Informazio Publikoaren eskariaren jarraipena
Informazio Publikoaren eskariaren jarraipena
Informazio Publikoaren Sarbiderako Eskubidearen espedienteen gestioaren jarraipena modu zentralizatuan egingo du Kalitate Sailak.
Eskari-egileak bere eskaria zertan den jakin nahi badu, sail horrekin jarriko da harremanetan, bide hauetako bat erabilita:
- Helbide elektronikoa: gardentasuna@getxo.eus
- Telefonoa: 94 466 00 15
- Idazkia aurkeztuta Herritarren Arretarako Bulegoetan, HAB
Kalitate sailak Getxoko Udalean, 19/2013 Legeko 21. artikuluan zehaztutako eginkizunak gauzatzeko. Hauek dira:
- Publizitate aktiboari buruzko informazioa jasotzea eta zabaltzea, Lege honetako I. tituluko II. Kapituluan ezarritakoarekin bat etorrita.
- Eskatutako informazioa duten sailetako edo departamentuetako informazioa eskuratzeko eskubidea izateko eskabideak jasotzea eta tramiteak egitea.
- Eskatutako informazioa eskura jartzeko egin beharreko barneko izapideak egitea.
- Informaziorako sarbidea izateko eskabideak behar bezala tramitatzeko jarraipena eta kontrola egitea.
- Informaziorako sarbidea izateko eskabideen erregistroa izatea.
- Gehien eskatzen den informazioa webgunean edota helbide elektronikoan eskura dagoela ziurtatzea.
- Organoaren esku dauden informazio-motak behar bezala identifikatuta edukitzea edukien mapan eta mapa hori eguneratua izatea.
- Lege honetako xedapenak behar bezala aplikatzen direla ziurtatzeko egin beharreko eginkizun guztiak.