


Errekurtsoak aurkeztea Informazio Publikoaren Sarbiderako eskubideaz baliatzea osorik edo zati batean ukatzeagatik
Gardentasuna kontrolatzeko berariazko organoa da eta, bereziki, hautazko izaeraz eta administrazioarekiko auzien ordenara iritsi aurretik, herritarrek informazio publikoa eskuratzearen arloan jardun-eremu bateko administrazio publikoek ukatzeko emandako berariazko nahiz ustezko ebazpen ororen aurrean jartzen diren erreklamazioak aztertzeko.
Kide anitzeko organo independentea da. Hiru kidek osatu dute: batzordeburuak, zeina Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren titularra baita; eta bi kidek, zeinek, autonomia-erkidegoko administrazio orokorreko karrerako funtzionarioak baitira, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak izendatu baititu, deialdi publikoa egin ondoren.
Aurkaratzen den egintza jakinarazten den edo administrazio-isiltasunaren ondorioak hasten diren egunaren hurrengo egunetik hilabeteko epea egongo da erreklamazioa jartzeko.
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da. Epe hori pasatzen denean, ezetsitzat joko da erreklamazioa.
Araudia:
- 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikora iristeari eta gobernu onari buruzkoa (23 eta 24. artikuluak).
- 128/2016 Dekretua, 2016ko irailaren 13koa, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzkoa.
- Agindua, 2016ko urriaren 6koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera jakinarazten duena.
Harremanetarako datuak:
- Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea
Donostia-San Sebastian, 1 - LAKUA
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba - Telefonoa: 945 018 571
- Helbide elektronikoa: comisionvascadeacceso@euskadi.eus
- Webgunea: www.gardena.euskadi.eus