Tramiteen Gida
Saila: Artxiboa
Herritarrei orokorrean, eskatutako agirien kopiak egitea, betiere, administrazio-agiriak jaulkitzeagatik tasak arautzen dituen ordenantza fiskala kontuan hartua.
Artxiboan zaintzen den dokumentazio guztia ematea, kontsultak egiteko, indarrean dagoen araudiaren araberako mugekin eta kontsultak egiteko ezarrita dauden ordutegien eta instalazioen barruan.
Saila: Barne erregimena
Getxoko Elkarteen Erregistroan erregistra daitezkeen elkarteak irabazi-asmorik gabekoak dira, egoitza soziala edo ordezkaritza Getxoko udalerrian dutenak, eta elkarte-araubide berezi baten mendean ez daudenak.
Erreklamazio mota hau soilik egingo da interesatuak bere ondasun eta eskubideetan izandako kalteak Udalari erreklamatu gura dizkionean, kalteak Udalaren eskumeneko zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren edo ez-normalaren ondorioz gertatu badira.
Terrazak eta haien osagaiak ostalaritzako establezimenduetan jartzeko Udalaren baimena behar da aldez aurretik.