Legealdi Plana gobernu taldeak udalerriaz duen ikuspegia gauzatzeko estrategiko jotzen dituen ildo nagusiak biltzen dituen dokumentua da; hala, legealdian garatu nahi den estrategia zehatza eta haren oinarrian dauden proiektu edo jarduera ildoak zehazten ditu. Ildo horretatik, Legealdi Planak nabarmendu egiten du gobernu taldearen jarduera zehatzen eta helburu handien arteko lotura.
Edonola ere, Legealdi Planak ez du izan behar Udalak egingo duen lan guztiaren bilduma: helburu estrategiko nagusiak lortzeko garrantzi gehien duten jardueren berri eman behar du.
Legealdi Plana gobernu taldearentzako eta erakundean ardura tekniko gorena duten pertsonentzako kudeaketa tresna bat da, eta zuzendaritza politikoko eta teknikoko organoei dagokie haren jarraipena, kudeaketa eta ebaluazioa egitea.