Zer da Getxo Lagunkoia?
GETXO LAGUNKOIA ekimenaren helburua 60 urtetik gorako pertsonen osasun, partaidetza eta segurtasun aukerak sustatu eta optimizatuko dituen udalerria eraikitzea da, kontuan hartu behar dugulako pertsona-talde hori gure biztanleriaren herena dela.
Proiektuaren oinarria OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) sustatzen duen Pertsona Nagusiekiko Hiri Lagunkoien Nazioarteko Sarea (AFC) da; Sare hori gure testuinguruaren arabera egokitu dute bai Eusko Jaurlaritzak, “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik” ekimenaren markoan, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiak ere, kasu honetan “Bizkaia adin guztientzako lurraldea” proiektuarekin.
Ibilbide luzeko eta hobekuntza iraunkorreko proiektua da, fase hauek jorratuko dituena:
“Behetik gorako” (bottom-up) metodología erabiltzen du; ondorioz, proiektuaren oinarria eta abiaburua herritarrak, orokorrean, eta adineko pertsonak, bereziki, dira.
Derrigorrezkoa da adineko pertsonek alderdi positiboak eta alderdi ahulak identifikatzea ostean, guztien artean, 8 gairen inguruko hobekuntza-ekintzak proposatzeko:
MATERIALAK ESKURAGARRI