Berriak

Getxoko Emakumeen Etxea

2021/11/17

Getxoko Emakumeen Etxearen programa definitzeko talde-lanaren prozesua abian

Udalak lan kolektiboko prozesu bat jarri du abian, Getxoko Emakumeen Etxea izango denaren funtsezko gaien inguruan hitz egiteko, hausnartzeko, partekatzeko eta lan egiteko gune bat sortzeko helburuarekin. 2017an egindako hausnarketari jarraipena eman nahi zaio, eta etorkizuneko etxearen oinarrien definizioa sakondu, udalerriko hainbat begiradatako emakumeekin elkarlanean, Legegintzaldiko Planean agertzen den espazioa egokitzeko eta Etxea abian jartzeko konpromisoa betetzeko. “Emakumeen Etxeak udalerriko emakume guztientzako topagune feminista izan nahi du, inklusiboa, getxotar guztientzat eta, prestakuntza-, sozializazio- eta topaketa-jardueren bidez, emakumeen ahalduntze sozio-politikoaren alde lan egingo duena. Erronka da etxea modu kolektiboan eraikitzea, udalerriko aniztasuna ordezkatzen duten eta askotariko begiradak dituzten emakumeen parte-hartzearekin, hau da, espazioak izango dituen lan-ildoak zehazten lagunduko dutenekin. Etxea Benturillenako udal-lokalean kokatuko dugu, 400 metro koadro baino gehiagorekin”, azaldu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak. 

Emakumeen talde eragilea

Udaleko Berdintasun Zerbitzuak bultzatutako prozesua 25/30 emakumek osatutako talde eragile baten sorrerarekin hasiko da, intersekzionalitate-irizpideei jarraituz, Getxoko emakumeen aniztasuna islatu nahi duena, Etxeak askotariko begirada, interes eta nahiei erantzun ahal izan diezaien. Horretarako, ahalegina egingo da taldean emakume desberdinek parte hartzeko, adin, sexu-orientazio, dibertsitate funtzionala, lan ordaindua eduki eta etxean lan egiteari dagokionez…baita auzo guztietakoek, euskal hiztunek, elkarteetako kideek edo ez, eta prestakuntza-maila desberdinekoek, hainbat eremu espezifikotakotakok (kirola, kultura, enpresa, osasuna, hezkuntza) ere. 

Talde horretako kideek sormeneko lau tailerretan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute, prozesuaren funtsezko hurrengo edukiei heltzeko: definizioa, zerbitzuak, edukiak, antolaketa, kudeaketa-eredua eta izena. Tailerrak bi ordukoak izango dira, urtarrilean eta otsailean, eta berariazko tailerrekin aberastu ahal izango dira. Tailer horietatik aterako da Getxoko emakumeak elkartzeko etorkizuneko erreferentzia-lekua. Bertan egungo Jabekuntza Eskola  izateaz gain, emakume getxotarrek kolektiboetan eta sareetan parte hartzea eta antolatzea ahalbideratuko du  tokiak baita kontzientzia feminista sustatzea ere. 

Benturillenako udal egoitzan

Udalak, hainbat aukera aztertu ondoren, Emakumeen Etxea Benturillenako udal egoitzan (Benturillena 17) kokatzea aurreikusten du, zinegotziaren iritziz, “horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen baititu. Oso espazio zabala da, Emakumeen Etxerako programa handi bat ahalbidetuko diguna. Ondo kokatuta dago, Bidezabal metro geltokitik oso gertu, eta udal-titulartasunekoa izateak obrak ekitaldi honetan egin ahal izatea ahalbideratuko du, Getxoko emakumeek eskatutako ekipamendua lehenbailehen eduki ahal izateko”. Udalak eta udalerriko emakumeek kudeatutako espazioa abian jarritako prozesuaren emaitzen arabera egokituko da, eta horretarako 400.000€ baino gehiago zuzendu dira. Lanak 2022ko lehen hiruhilekotik aurrera hastea espero da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +