FAMILIA TRANSMISIOA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Hizkuntza transmisio goiztiarraren inportantzia hedatu, jakinarazi |
1. NEURRIA: Ume txikien gurasoen eta gurasogaien artean informazioa eta sentsibilizazioa landuko da. |
2. NEURRIA: Hizkuntza transmisioaren inguruko informazioa landuko da eta zabalduko da herriko medioetan. |
HELBURUA: Gurasoak eredu: euskara etxeko hizkuntza bezala indartzea |
3. NEURRIA: Gurasogai eta guraso euskaldunen artean informazioa eta sentsibilizazioa zabalduko da euskara etxeko hizkuntza izan dadin. |
4. NEURRIA: Bikote gazteen arteko harreman hizkuntza izateari begira, ohiturak aldatzea bilatuko da |
HELBURUA: Elkarlana sustatu instituzio eta eragileen artean |
5. NEURRIA: Familiaren esparruan lan egiten duten udal atalekin elkarlana izango da beraien programetan hizkuntzaren transmisioa sartzeko. |
6. NEURRIA: Etorkinen Plataforma eta Immigrazio zerbitzuarekin elkarlanean, etorkinen harrera programetan euskara transmititzearen inportantzia zabaldu eta baliabideen inguruko informazioa eskainiko da. |
7. NEURRIA: Haurtzaindegiekin eta ikastetxeekin hitzarmengintza indartuko da. |
8. NEURRIA: Eskualdeko udalez gaindiko instituzio eta herriekin elkarlana sustatuko da. |
HELBURUA: Euskararen familia transmisioan lagunduko duten baliabideak eskaini eta indartu |
9. NEURRIA: Euskarazko baliabideen gida egingo da. |
10. NEURRIA: Lehentasun guraso gazteengan jarrita, familia osoarentzat pentsatutako kultur eta aisialdi ekintzak sustatuko dira. |
11. NEURRIA: Diru-laguntzetan hizkuntzaren transmisioa kontuan izango da |
EUSKALDUNTZEA PRESTAKUNTZA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Euskara ikasteko erraztasunak eta laguntza ematea |
1. NEURRIA: Herritar helduen euskalduntzea bultzatu, lagundu eta euskaltegietan matrikulatu daitezen sustatuko da. |
2. NEURRIA: Euskaraz ez dakienari apur bat jakitea, elebitasun pasiboa, garrantzitsua dela jakinaraziko zaio eta oinarrizko maila bat lortzeko baliabideak, aukerak emango zaizkio. |
3. NEURRIA: Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida (euskaltegiak, diru-laguntzak, Berbalaguna…) egingo da eta zabalkundea emango zaio. |
4. NEURRIA: Helburuak partekatzen dituzten pertsona multzoentzat (xede taldeentzat) ikastaroak sustatuko dira. |
5. NEURRIA: Bizkaieraren eta bertako euskara-aldaeraren ezagutza sustatuko da. |
HELBURUA: Euskara erabiltzeko aukerak zabaltzea euskalduntzen ari diren pertsonei |
6. NEURRIA: Berbalaguna, bikote kulturalak eta antzeko proiektuak lagunduko dira. |
7. NEURRIA: Euskalduntzen ari direnei egokitutako aisialdi eskaintza sustatuko da eta dagoenaren publizitatea egingo da. |
HELBURUA: Euskarazko kultur kontsumoa sustatu euskalduntzen ari direnen artean |
8. NEURRIA: Euskarazko kultur emanaldien kontsumoa sustatzera begirako baliabideak jarriko dira martxan. |
9. NEURRIA: Herritar erdaldunen/ etorkinen artean euskarazko kultur eskaintza zabalduko da |
IRAKASKUNTZA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak HELBURUA: Euskarazko irakaskuntza indartzea eta oztopoak gainditzen laguntzea |
1. NEURRIA: Euskarazko ikas-ereduak sustatuko dira. |
2. NEURRIA: Etorkinentzako hizkuntza-errefortzuaren gaia koordinatu eta garatuko da, beste eragile batzuekin elkarlanean. |
3. NEURRIA: Lanbide Heziketan eta Batxilergoan matrikulatzen direnak euskaraz ikasten jarrai dezaten sentsibilizatzeko/ informatzeko/ animatzeko baliabideak sortuko dira. |
4. NEURRIA: Musika Eskolak indartu eta sakondu egingo du BIZI diren musika-jardueren eskaintza, bereziki ume eta gazteentzako jardueretan. |
5. NEURRIA: Getxoko ikastetxeetan, bizkaieraren eta bertako euskara-aldaeraren ezagut dezaten materiala, baliabideak eskainiko da. |
6. NEURRIA: Ikasleen komunikazio gaitasuna eta euskararen kalitatea hobetzeko jarduerak sustatuko dira, bertsogintza, kantagintza, irakurzaletasuna … |
7. NEURRIA: Getxoko akademiek eskaintzen dituzten jardueretan euskarazko eskaintza indartuko da. |
HELBURUA: Euskararen erabilera bultzatu eskolaren esparru guztietan |
8. NEURRIA: Eskola-orduz kanpo, Ikastetxearen euskarazko kultur, aisialdi kirol… eskaintza indartuko da. |
9. NEURRIA: Euskarazko aisialdi, kultur, kirol eskaintzari buruzko informazioa zabalduko da gurasoen artean. |
10. NEURRIA: Ikastetxearekin elkarlanean ari diren elkarteen, enpresen, erakundeen eta ikastetxearen arteko harreman hizkuntza euskara izatea sustatuko da. |
11. NEURRIA: Eskola-umeen zaintzan ardura dutenen aktibazioa lortzeko esperientziak sustatuko dira. |
HELBURUA: Elkarlana sustatu eragileen artean |
12. NEURRIA: Getxoko ikastetxeak, gurasoen elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzua biltzen dituen Ikasgehi bilgunearen funtzionamendua indartuko da. |
13. NEURRIA: Udaleko atal desberdinetatik, ikasle eta gurasoei begira, ikastetxeei egiten zaien eskaintza orok euskaraz egin ahal izatea bermatuko du. |
HELBURUA: Herriko toponimia eta ondare kulturala ezagutzera ematea ikasleen artean |
14. NEURRIA: Herriko toponimia eta ondarea ezagutzera emateko jarduerak antolatuko dira eta materiala sortuko da. |
15. NEURRIA: Gazteen artean tokiko euskalkiari buruzko ezagutza zabaltzeko neurriak hartuko dira. |
KULTURA-ARTEKOTASUNA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Elkarlana eta koordinazioa sustatu |
1. NEURRIA: Diagnosia eta jarduera plana egingo da adituen laguntzarekin eta eragile guztiekin elkarlanean |
2. NEURRIA: Euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenak (GEHI) izenpetuko dira etorkinen elkarteekin. |
3. NEURRIA: Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida egingo da eta zabalkundea emango zaio. |
4. NEURRIA: Matrikulazioa kanpainan euskarazko ereduen aldeko neurriak proposatuko dira. |
5. NEURRIA: Harreran, Getxon euskararen eta aukerak ezagutarazteko prozedura diseinatuko eta martxan jarriko da. |
6. NEURRIA:Euskarazko aisialdi, kirol… ekintzetan inplikatu umeak eta atzerritar jatorrizko familiak. |
HELBURUA: Atzerritar jatorrizko helduen euskararekiko hurbilpena, begikotasuna, gaitasuna eta erabilera bultzatu |
7. NEURRIA: Atzerritar jatorrizko helduen artean euskaltegietarako matrikulazioa sustatuko da eta hastapen ikastaroetan lan egingo da. |
8. NEURRIA: Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida egingo da eta zabalkundea emango zaio. |
HELBURUA: Euskal kultura ezaguna egitea atzerritar jatorrizko pertsonen artean eta beraien kultur aniztasuna ezaguna egitea jatorrizkoetan. |
9. NEURRIA: Etorkin eta bertokoen arteko elkar ezagutza sustatzea: ohiturak, paisaiak, hizkuntza… |
ADMINISTRAZIOA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak |
1. NEURRIA: Langile hasi berrien harrera jorratuko da |
2. NEURRIA: Administrazioaren gutxieneko indize soziolinguistikoa egokituko da |
3. NEURRIA: Langileen erabilera informala sustatuko da |
4. NEURRIA: Euskarazko sortze-lana bultzatzeko langileen errekonozimendu-sistema definituko da |
5. NEURRIA: Lan-zirkuituak identifikatu eta euskara lan hizkuntza ere izaten hasiko da. |
6. NEURRIA: Euskaraz lan egiteko erabilgarri dauden tresnak, hiztegi elektronikoak, zalantzak argitzeko bideak jakinaraziko zaizkie langileei |
7. NEURRIA: Lehen hitzaren protokoloa sortuko da |
8. NEURRIA: Euskara HAB/OACetako lan hizkuntza izatea sustatuko da |
9. NEURRIA: Ataletako euskara arduradunaren figura sortuko da |
10. NEURRIA: Itzulpenen erabilerari buruzko sentsibilizazioa zabalduko da eta Itzulpen automatikoa jorratuko da |
11. NEURRIA: Trebakuntza planaren barruan, hizkuntza-zalantzak argitzeko sistema zehaztuko da |
12. NEURRIA:Programa eta aplikazio informatikoen euskarazko bertsioak bultzatuko dira |
13. NEURRIA: Langileen trebakuntza arautuko da |
14. NEURRIA: Udalak onartuta dituen hizkuntza irizpideak bateratu, berriro onartu eta jakinaraziko dira. |
HELBURUA: Herritarren euskara-erabilera sustatu administrazioekin harremanetan |
15. NEURRIA: Harremanak euskaraz izan nahi dituzten herritarren errolda egingo da |
16. NEURRIA: Euskaraz lan egiten duten zerbitzuak identifikatuko dira, eta kanpoko eragileei harremanak euskaraz izateko gonbitea luzatuko da |
17. NEURRIA: Herritarren hizkuntza aktibazioa bilatu, hizkuntza ohiturak aldatzeko neurriak lagundu edo eta garatuko dira |
18. NEURRIA: Harrera hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza bermatuko da eta udal langileek irizpideak barnera ditzaten lan egingo da |
19. NEURRIA:Informazioa-komunikazio kanal berriak sustatuko dira. |
20. NEURRIA:Mintzataldeak sortuko dira langileen artean |
21. NEURRIA: Herritarren arteko erabilera sustatu, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen estatusa indartzeko balio duten ekimenetan parte hartu. |
HELBURUA: Arduradun politikoen ahalduntzea bultzatu |
22. NEURRIA: Getxon lan egiten duten alderdi politiko eta sindikatuekin hitzarmenak sinatuko dira Getxoko udalean egiten duten eguneroko lanean euskararen presentzia eta erabilera handitzeko. |
23. NEURRIA: Ekintza instituzionaletan hizkuntzen erabilera irizpideak markatu eta protokoloa definituko da |
24. NEURRIA: Euskara ikasteko motibatu, informazioa eman, erraztasunak eskainiko zaizkie. Eta hizkuntza ahalduntzea bilatzeko neurriak proposatuko dira. |
25. NEURRIA: Udal bileretan euskararen erabilera handitu |
26. NEURRIA: Zinegotziak trebakuntza planean jasotzea |
HELBURUA: Zaindu euskara irudian/Zaindu euskararen irudia |
27. NEURRIA: Lehen harremana euskaraz izan dadin protokoloak zehaztuko dira eta horiek betetzeko neurriak hartuko dira (aurrez aurrekorako, telefonoz jarduteko...). |
28. NEURRIA: Dokumentu nagusien komunikagarritasuna neurtzeko edo baloratzeko prozedura finkatuko da. |
29. NEURRIA: Udaleko harrera mekanizatuari jarraipena egingo zaio aldiro: telefonoak, web gunea |
30. NEURRIA: Euskarari prestigioa emango dioten ekintzak garatuko dira: euskararen egunaren inguruko ospakizunak, Euskara Saria edo helburu bera duten antzeko beste egitasmo batzuk |
HELBURUA: Langileen hizkuntza prestakuntza hobetu |
31. NEURRIA: Langileen hizkuntza prestakuntza araudia eta laneko formazioa egokituko da. |
32. NEURRIA: Langile eta arduradunentzat alfabetatze euskalduntzean parte hartzeko aukerak zabaltzea |
HELBURUA: Euskararen inguruko azterketak egin eta etengabeko hobekuntza |
33. NEURRIA: Aholku batzordearekin elkarlanean jarraituko da eta batzordekideen parte-hartzea sustatzeko bideak aztertu eta proposatuko dira |
34. NEURRIA: Herriaren azterketa soziolinguistikoa egingo da 5 urterik behin. |
35. NEURRIA: Inguruko gainontzeko administrazioekin elkarlana eta koordinazioa eramango da aurrera; batera gauzatu ahal diren neurriak aztertu eta garatzeko |
36. NEURRIA: Hizkuntza gaietan hiritar aktiboak sustatzea Herritarren aldetik eskaera sustatu, beharrak, hutsuneak detektatzeko jendearen lankidetza aktibatzea |
37. NEURRIA: Toponimia, herriko izendegia aztertu, zaindu, mantenduko dira. |
38. NEURRIA: Harremanak euskaraz izan nahi dituzten udalak aintzat hartuko dira. Horiekiko harremanetarako protokolo bat definituko da eta Udalean ezagutzera ematea. |
39. NEURRIA: Udaleko diru-laguntzen plan estrategikoaren barruan Udaleko atalek jarritako adierazleetan hizkuntza adierazleak orokortzea. |
40. NEURRIA: Udaleko atalek egiten dituzten memorietan hizkuntza adierazleak orokortzea, baita kanpoko enpresek udaleko atalentzat egiten dituzten memorietan ere. |
41. NEURRIA: Berdintasuna bultzatzeko ekintzak antolatzea eta burutzea Berdintasuna arloarekin elkarlanean |
42. NEURRIA: Euskara, administrazioaren kalitate irizpide moduan tratatzeko plana diseinatu eta proposatuko da (Bikain edo antzekoren bat) |
MERKATARITZA-OSTALARITZA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Euskararen presentzia sustatzea eta laguntzea Getxoko merkataritza eta ostalaritzan |
1. NEURRIA: Establezimendu berriei aholkularitza eskainiko zaie eta Udalaren zerbitzuen eta diru-laguntzen berri emango euskararen erabilera hasieratik bermatze aldera. |
2. NEURRIA: Udalak eskaintzen dituen laguntzen eta zerbitzuen berri etengabe emango zaie merkatari eta ostalariei. Laguntza eta zerbitzu guztiak Udaleko web gunean eskuragarriago jarriko dira eta eskaerak egin ditzaten bideak erraztuko dira. |
3. NEURRIA: Lan hizkuntza izateko materiala zabaldu eta sustatuko da: Beharsarea, katalogoa, fakturak, menuak, Merkealdia kartelak… |
4. NEURRIA: Sektorekako eskaintza eta ekimen espezifikoak landuko dira. Ostalaritzako GetxON egin egitasmoa indartuko da eta baita umeentzako aisialdi pribatua eskaintzen duten establezimenduei ere. |
5. NEURRIA: Euskararen presentzia indartzeko sentsibilizazioa landuko da. |
HELBURUA: Euskarazko harremanak eskaintzen dituzten establezimenduekin elkarlana indartzea |
6. NEURRIA: Euskarazko kontsumoa sustatzeko zubi-lana egitea |
7. NEURRIA: Euskararen laguna diren establezimenduen sarea sortuko da. Hitzarmenak sinatuko dira konpromisoetara eta betebeharretara heltzeko asmoarekin. Konpromisoen inguruko informazioa zabalduko da getxotarren artean. |
8. NEURRIA: Merkataritzako eta ostalaritzako eragileekin, elkarteekin, Getxolanekin eta Udalean sektorearekin lan egiten duten atalekin koordinatuta lan egingo da. |
9. NEURRIA: Establezimenduen ahalegina, adibide onak… errekonozitzeko lan egingo da, getxotarrek ahalegin hori baloratu dezaten. |
HELBURUA: Herritarren artean euskara merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko neurriak garatu |
10. NEURRIA: Merkataritza-ostalaritzan hizkuntzaren eskaera sortzeko sentsibilizazio kanpainak burutuko dira. |
11. NEURRIA: Inguruetako instituzioekin elkarlanean, inguruko merkatal-gune handietan elkarrekin jardungo da euskararen sustapenean. |
12. NEURRIA: Ume eta gazteentzako aisialdia eskaintzen duten establezimenduei lehentasun emango zaie. |
AISIALDIA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Herriko aisialdi guneetan euskara sustatzea |
1. NEURRIA: Euskarazko aisialdi espazioak sustatu eta lagunduko dira. Ume eta gazteentzako aisialdia euskaran oinarritzea bilatuko da. |
2. NEURRIA: Aisialdi guneetan kontzentratzen diren gurasoen hizkuntza ohituretan eragiteko neurriak sustatuko dira. |
3. NEURRIA: Jaietako aisialdian euskararen presentzia handitzeko neurriak garatuko dira. |
4. NEURRIA: Udalekuetako eskaintzan irizpideak zaintzen jarraitu. |
HELBURUA: Aisialdi eskaintzan euskararen sentsibilizazioa eta erabilera sustatu |
5. NEURRIA: Gazte eragileekiko elkarlana sustatuko da gazteen aisialdian erabilera handitzeko. |
6. NEURRIA: Euskarazko aisialdia eskaintzen duten enpresa eta elkarteekin elkarlana mantenduko da. |
7. NEURRIA:Aisialdi monitoreen euskarazko formazioa lagunduko da. |
8. NEURRIA: Aisialdi enpresa eta elkarteei udalaren hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie. |
HELBURUA: Ume eta gazteen aisialdi hezitzailea eskaintzea euskaraz |
9. NEURRIA: Gazteen aisialdian euskara sartzeko neurriak eramango dira aurrera. |
10. NEURRIA: Eskola orduz kanpoko euskarazko jarduera hezitzaileak lagundu eta antolatuko dira. |
KIROLA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Euskara, Getxo Kirolak-eko lan eta zerbitzu hizkuntza izatea |
1. NEURRIA: Batez ere ume eta gazteen kirolean eragiteko asmoz herriko agenteekin harremanak izan eta Bizkaia mailakoekin koordinazioa mantendu |
2. NEURRIA: Batez ere, ume eta gazteekin lan egiten duten monitore eta jendaurreko langileei hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie eta laguntza, formazioa eta sentsibilizazioa eskainiko zaizkie. |
3. NEURRIA: GK-rekin elkarlanean: diru-laguntzak, laguntza eta jarraipena egitea, ekitaldiak, udako ikastaroak, monitoreen formazioa, BIZI sakondu, herritarren dinamizazioa, hizkuntza irizpideak zaindu/kontrolatuko da. |
HELBURUA: Irudia, komunikazioa zaintzea |
4. NEURRIA: Komunikazioa eta publizitate hizkuntza ofizial bietan egingo da, lehentasuna emanaz euskarazko ereduari. |
5. NEURRIA: Kirol jardueretako hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie ekitaldiak antolatu nahi dituztenei eta jarraipena egingo da |
HELBURUA: Batez ere, ume eta gazteen kirol jardueretan euskararen erabilera handitzea |
6. NEURRIA: Kirol arloko eragileen inplikazioa sustatuko da Gehitu Kirola programaren bidez. |
7. NEURRIA: Eskola kirola euskaraz garatzera begirako neurriak hartuko dira. |
8. NEURRIA: Euskarazko eskaintza ugaritzen joan, batez ere ume-gazteentzakoa. Arian-arian, BIZI programa ezartzen joango da GK-ko eskaintzan. |
9. NEURRIA: Getxo marka hitzarmenean hizkuntza irizpideak ezartzera begirako neurriak garatuko dira. |
HELBURUA: Bizkaiko instituzio publikoekin elkarlanean herriz gaindiko kirolaren euskalduntzea |
10. NEURRIA: Eskola kiroleko entrenatzaileen formazioan euskararen presentzia bermatzeko eskatuko zaie kirol federazioei. |
11. NEURRIA: Foru Aldundiak daramatzan ekimenekin elkarlanean, 16 urtetik beherako ume eta gaztei eskainitako kirol federatua euskaraz garatuko dela eskatzera begirako neurriak proposatuko dira. |
HELBURUA: Kirol elkarteekin eta zerbitzu-enpresekin euskarazko formazioa eskaintzeko elkarlana |
12.-NEURRIA: Getxo Kirolakeko kanpo eragileekin elkarlanean jardun hizkuntza-zerbitzuaren kalitatea egokia zaintzeko.
|
KULTURGINTZA
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Euskarazko kultura sustatzea |
1. NEURRIA: Euskarazko kultur adierazpenak laguntzeko, sustatzeko, zabaltzeko neurriak hartuko dira. |
2. NEURRIA: Ahozko kultura laguntzeko neurriak hartuko dira. |
3. NEURRIA: Kultur ekimenak garatzeko bitartekoak ezarriko dira. |
4. NEURRIA: Udaleko kultur programazioan euskarazko adierazpenak indartzea bilatuko da, garrantzi berezia eskainiz ume eta gazteentzako programatutakoetan. |
5. NEURRIA: Getxoko hizkera eta hizkuntza ondarea jaso, landu, argitaratu eta hedatuko da. |
6. NEURRIA: Herriko toponimiaren berri modu didaktikoan zabalduko da. |
7. NEURRIA: Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak antolatuko dira eragileekin elkarlanean (liburutegiak, Gazte Bulegoa, ikastetxeak, elkarteak…). |
8. NEURRIA: Euskarazko liburuen, pelikulen… mailegua nola sustatu hausnartuko da liburutegietako arduradunekin. |
9. NEURRIA: Gehitu kultura programa sustatuko da Kultur Etxearekin elkarlanean |
10. NEURRIA: Oinarrizko hizkuntza kultura esparruan euskara izateko bilatuko da. |
HELBURUA: Emanaldietako irizpideak |
11. NEURRIA: Ume eta gazteentzako antolatutako kultur ekitaldietan euskarazko irizpideak proposatuko dira. |
12. NEURRIA: Zineforum eta antzekoetan irizpideak proposatuko dira. |
HEDABIDEAK
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Euskarazko komunikabideak sustatu |
1. NEURRIA: Herrian zabalkundea duten euskarazko komunikabideak laguntzeko neurriak garatuko dira. |
2. NEURRIA: Euskarazko hedabideetan herriaren ikusgarritasuna handitzeko proposamenak egingo dira. |
HELBURUA: Publizitatean euskararen presentzia bultzatu |
3. NEURRIA: Udalaren hizkuntza irizpideetan, publizitate kanpainei buruzko irizpideak ere jaso; publizitatea pentsatzerako orduan hizkuntza kontuan izatea sustatuko da. |
4. NEURRIA: Getxoko publizitate enpresetan euskararen erabilera sustatzeak ekar dezakeen onuraz sentsibilizatuko da. |
TEKNOLOGIA BERRIAK
Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak
HELBURUA: Teknologia berrien erabilera ugaritzea euskararen hedapenean eta sustapenean |
1. NEURRIA: Teknologia berrien alorrean diharduten eragileekin elkarlana sustatuko da eta euskararen erabilera indartzeko, batez ere ume eta gazteengan, teknologia berriek ematen duten aukera aztertuko da. |
2. NEURRIA: Euskara Zerbitzuaren egunerokoan gaur egungo bitartekoak zelan erabili ahal diren eta zer etekin atera ahal zaien aztertuko da. Udaleko web gunean, Euskara Zerbitzuak duen atala garatu eta etengabe eguneratuko da. |
3. NEURRIA: Euskara Zerbitzuaren ekintza eta notiziak zabaltzeko teknologia berrien erabileran aurrerapausoak emango dira. |