


San Inazio Parkean
San Inazio parkeko umeentzako jolasleku berritua ireki da jendearentzat
Zabaldu da jendearentzat Neguriko San Inazio parkeko umeen jolaslekua berritua.
Jolas-eremua berriak 250 m2 inguruko azalera dauka, eta bertan hurrengo zazpi elementu berri ipini dira: zabu irisgarri bat, txikientzako saski batekin, habi-jesarlekua duen zabu bat, jolas-multzo txiki bat 8 urte artekoentzat, jolas askotako beste multzo bat 14 urte bitartekoentzat, malguki bikoitza, eskalatzeko elementu bat eta etxetxo bat txikienentzat. Halaber, segurtasun-zoru jarraitu berria dauka, ipinitako elementu bakoitzaren altuerako erorikoekin bat datorrena.
San Inazio parkeko umeentzako jolaslekua berritzeko lanak hasiko dira
San Inazio parkeko umeen jolaslekua berritzeko lanak hasi dira eta 2 edo 3 astez luzatuko dira lanak. Horrez gainera, lizitazio-bidean da parkeko oinezkoentzako ibilbideak eta argiteria publikoa egokitu eta hobetzeko lanak, Gobernu Taldeak iaz zona horretan sustatu zuen prozesu parte-hartzailean jaso zen bezala.
Proiektuaren arabera, jolas-eremua egungo 121 m2tik 250 m2 ingurukoa izatera pasako da; eta elementu berriak jarriko dira bertan:
zabu irisgarri bat, txikientzako saski batekin, habi-jesarlekua duen zabu bat, jolas-multzo txiki bat 8 urte artekoentzat, jolas askotako beste multzo bat 14 urte bitartekoentzat, malguki bikoitza, eskalatzeko elementu bat eta etxetxo bat txikienentzat. Informazio-kartel bat jarriko da jolaslekuan, elementu bakoitza erabiltzeko adin aproposak adierazteko. Halaber, segurtasun-zoru jarraitu berria ipiniko da, ipinitako elementu bakoitzaren altuerako erorikoekin bat datorrena.
Lanak 57.000€ inguruko zenbatekoan esleitu dira.
Onartuko proposamenak
Udalak San Inazio parkea egokitu eta hobetzeko parte-hartze prozesua burutu zuen apirilaren 28tik maiatzaren 15era. Horretan, herritarren 19 iradokizun eta ekarpen jaso ziren, espazio horren zenbait alderdiri buruzkoak: hiri-altzariak, jolaslekua, berdegunea, zoladura, argiztapena eta txakurrak sartzea.
Ekarpenak jaso eta aztertu ostean, Udal Gobernuak erabaki du horietako batzuk ezartzea parkearen urbanizazio- proiektua egokitze aldera.
Proposamen hauek, esate baterako: jolasleku bakarra egitea, egun dagoena baino handiagoa, eta beste berdegune bat egitea, banku berriak eta iturri bat jartzea, egun dauden oinezkoentzako ibilbideak zolatzea, eta parkean nahiz horren inguruan argiztapena hobetzea.
Obren aurrekontu zenbatetsia 239.000 €-koa da. Hemendik gutxira espedientearen bideratzea hasiko da lan hauek esleitzeko.
Parkearen egokitzapena honela egingo da
Jolaslekua
Jolasleku bakarra egingo da, egun dagoena baino handiagoa (egun dituen 121 m 2 -tik 265 m 2 izatera igaroko da), eta elementu berriekin hobetuko da (zabuak, multijolas-multzoa, malgukiak, etab.) hainbat adin-tartetarako, 14 urtera arte; txikientzako etxetxo batekin osatuko da.
Kirol-elementuak jartzeari dagokionez, udalak ez deritzo egokia denik zona jakin horretan saskiak, futbol-zelaiak edo ping-pongeko mahaiak jartzea; izan ere, horretarako gune gogorren azalera asko handitu beharko litzateke eta horrek parkearen egungo banaketa aldatuko luke.
Hiri-altzariak
Elizaren ondoko horman dagoenaz gain, beste iturri irisgarri bat ipiniko da jolaslekutik hurbil.
Irisgarritasun-araudia (altuerari, bizkarraldeari, beso-euskarriei eta abarri buruzkoa) beteko duten banku berriak jarriko dira; gainera, egun daudenak konponduko dira, horien balioak eta irudiak gune publiko honen identitatea definitzen baitute.
Irisgarritasun-irizpideak beteko dituen baranda berri bat kokatuko da, handitutako jolaslekua mugatze aldera.
Paperontzi berriak jarriko dira.
Berdegunea
Beste berdegune bat egingo da, inguruko etxebizitzetatik bereizteko.
Espaloia handituko da Miramar kalean, Basagoiti etorbideak Bilbo kalearekin bat egiten duen zatian; horrela, irisgarritasuna hobetuko da. Horretarako, galtzadan dauden arboletako 8 (bananondoak) kendu beharko dira, eta espaloiko zati horrekin mugakide den berdegunera eramango dira.
Zoladura
Proiektuak parkean dauden oinezkoentzako ibilbideak zolatzea hartzen du barne, egungo bide-trazadurak eta neurriak mantenduz. Horretarako, Basagoiti etorbidean dauden materialen antzekoak erabiliko dira.
Argiztapena
Beste argi-puntu batzuk ipini eta berrantolatuko dira bai parkean, bai Miramar kaleko espaloi-zati berrian; ondorioz, gunearen eta, bereziki, oinezkoen pasabidearen ikuspena nabarmen hobetuko da. Inguruaren giroari egokitutako argiztapen-diseinua bilatuko da.
Txakurrak sartzea
Indarrean dagoen udal-ordenantzarekin bat etorriz, debekatuta dago udalerri osoan txakurrak aske ibiltzea, horretarako gaitutako guneetan izan ezik (ordenantza horren I. eranskinaren arabera), eta hizpide dugun parkea ez dago gune horien artean.