Berriak

Argiratu da ezohiko laguntzen ebazpena

2020/07/30

ARGITARATU DA GETXOKO UDALERRIAN ESTABLEZIMENDUAK MANTENTZEA SUSTATZEKO EZOHIKO LAGUNTZEN EBAZPENA, COVID-19K ERAGINDAKO OSASUN-KRISIAREN ONDORIOZ.

1,5 milioi euro banatu dira udalerriko 1024 autonomoren eta mikroenpresen artean.

1.085 eskaera jaso dira. Aztertu ondoren, 1024 diru-laguntza eman dira, 49 ukatu, 8 atzera egin eta 4 ez dira onartu epez kanpo aurkezteagatik.

Emandako eskabideen profila honako hau da:

  • Zein sektoretakoak diren:

- Zerbitzu-enpresak: 500 (%48,8)

- Merkataritza 301 (%29,4)

- Ostalaritza: 210 (%20,5)

- Zerbitzu turistikoen enpresak: 13 (%1,3)

  • Enpresa mota, forma juridikoaren arabera:

- Pertsona fisikoak: 594 (%58)

- OEko edo SZko bazkideak: 188 (%18,4)

- Pertsona juridikoak: 242 (%23,6)

  • Enpresa-mota tamainaren arabera:

- Mikroenpresak: 1000 (%97,7)

- Enpresa txikiak: 24 (%2,3)

  • Berriz ireki ondoren 4 hilabetez mantentzeko konpromisoa hartu duten langileen kopurua:

(Hemen kontuan hartzen ditugu lanaldi osoak, dauden lanaldi partzialak batzetik erator daitezkeenak.)

- Ez da eskatzen langileak mantentzeagatik: 589 ( % 57,5)

- 1 eta 3 langile artean: 350 (%34,2)

- 4 eta 5 langile artean: 51 (%5)

- 6 edo gehiago: 34 (%3,3)

 

Erantsitako dokumentuetan laguntzei buruzko ebazpenari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Ebazpena eta eranskinak esteka

Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, emandako zenbateko osoarekin, banku-transferentzia bidez, diru-laguntza emateko ebazpena ematen den egunetik aurrera.

Deialdiaren 7.3 artikuluak dioen arabera, “Emango den ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzierrekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, jakinarazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik (2020ko abuztuaren 4a) zenbatuko den bi hilabeteko epean. Hala ere, nahi izanez gero, eta aurreko paragrafoan aipatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da ebazpena eman duen organo berean, hilabeteko epean

Errekurtsoak udalaren egoitza elektronikoaren bidez egingo dira http://www.getxo.eus (AEB Administrazio Elektronikoko Bulegoa->Nire erregistro telematikoa-> Eskaera bideratu->Anotazio eredua= Orokorra

“Eskaeraren deskribapena”eremuan ipini behar da “Covid 19 ebazpenaren kontrako errekurtsoa”

 

Laguntzen justifikazioa

Oinarrien 11. artikuluan laguntzak justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentuak ezartzen dira: pertsona edo enpresa onuradunak 6 hilabeteko epean aurkeztu beharko ditu, gehienez ere, honako hauek:

- Jarduera bertan behera utzi eta hurrengo eguna, ixtera behartuta dauden jardueretarako.

- Alarma-egoera amaitu eta hurrengo eguna, ixtera behartuta ez daudenentzat.

Justifikaziorako aurkeztu beharreko dokumentazioa III. eranskinean eta deialdiaren oinarrietan adierazten da.

Jakinarazten dugu 2020/12/18 dela emandako laguntzen justifikazioa egiteko azken eguna. Justifikazioak modu telematikoan baino ez dira egingo. Irailean gaituko da sarbidea.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +