2026/11/20
Datorren abenduaren 3an Getxo MEETING saioan urtea amaitu aurretik egin beharreko gauza bat egingo dugu: gelditu, atzera begiratu eta orain arte egin dugunaren garrantzia nabarmendu.
Abenduan zeregin asko izaten ditugu (itxierak, egiteke dauden lanak…) eta etorkizunean izaten dugu arreta osoa. Tarte bat eskainiko diogu urteari eta lan-arloan bizitako guztiari: zer lortu dugun, zer ikasi dugun, zer erabaki izan diren garrantzitsuak eta zer prozesuk ekarri gaituzten gaur gauden tokira.
Perspektiba hartzea funtsezkoa da aurrera jarraitzeko. Horregatik, Getxo MEETING saio honetan urteko balantzea egingo dugu, ikuspegi praktiko eta atsegin batetik abiatuta; lorpenak, ikaskuntzak eta esperientziak aztertuko ditugu 2026. urtea gauzak argi ditugula ixteko.
Askotan, helburu bat lortzean, ez dugu egin duguna barneratzeko denborarik hartzen, eta proiektuaren etorkizunerako oso baliotsua den informazioa galtzen dugu:
Saio honetan urtea antolatzen lagunduko diguten dinamika praktikoak erabiliko ditugu. Tartea izango dugu mugarriak identifikatzeko, egindako ahalegina aitortzeko, prozesuei erreparatzeko eta zure enpresaren urtekaria osatzeko (mugarri handiak zein txikiak, hartutako erabakiak, gertatutakoak eta ez egitea erabaki dituzun gauzak bilduz).
Hiru ardatz nagusitan jarriko dugu arreta:
Getxo MEETING saio honetan 2026an zehar bizitakoa aitortu, antolatu eta ospatuko dugu komunitatean, beste ekintzaile batzuekin esperientziak partekatuz.
Zure lekua gorde dezakezu bide hauetako edozein erabiliz:
Getxo MEETINGi buruz: Hamabost egunean behin (txandakako ostegunetan) egiten diren topaketak dira, Getxoko ekintzaile eta enpresei zuzenduak. Pentsatzen gelditzeko, esperientziak partekatzeko eta eguneroko proiektuetan erabiltzeko ikaskuntza baliagarriak eskuratzeko kalitatezko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING | BFAk kofinantzatutako proiektua