Birziklapena
Birziklapena.
Zuzeneko kudeaketa udalerrian guztira: 2015
Udalarena ez den kudeaketa, guztira: Beira 315 + Zuria 26
Edukiontzi guztira: 2005
3154 edukiontziak
Zer birziklatu
Edukiontzi marroian, animalia-jatorriko hondarrez gain (haragi, hestebeteak, arrain eta itsaskiak, arrautzak eta horien oskolak, hezurrak eta gazta), kozinatuak edo gordinak, honako hondakin hauek ere bota daitezke: begetalak (fruituen hondar eta hezurrak, ortuariak, lekaleak, barazkiak, pastak eta arrozak, haziak, fruitu lehorrak eta horien oskolak, zerealak), kozinatuak edo gordinak; loreak eta landareak, belarra eta inauste-hondarrak, ogia, gailetak eta opilak, sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mahai-zapiak, kafe-poso eta -iragazkiak, txikoria, infusio-poltsatxoak, kortxo naturaleko tapoiak, kartoizko arrautza-ontziak eta kartoi ondulatu zikina (guztiak materia organikoz bustiak), brotxetetarako edo beste elikagai batzuetarako zotzak, izozki-makilak eta antzekoak, algak, alpistea, gozokiak, irina, marmelada edo poltsa, ontzi eta tresna konpostagarriak.
Alta, Baja edo hondakinen bilketa aldatzeko
Hurrengo loturan: edukiontzi marroia
Etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak uzteko gargiguneetako lehena
- Ollarretxe eta Salsidu kaleen arteko bidegurutzean
- Txabarri Zuazo parkean, Gobelaurren (Romo)
- Telletxeko aparkalekuaren ondoan
- ostiraletan, Andra Mari kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara, eta Romo-Areetako Geltokia plazan, 18.00etik 21:00etara
- larunbatetan, Algortako Geltokia plazan kokatzen da, 10:00etatik 14:00etara, eta Bidezabalgo anbulatorioaren ondoan, 18.00etik 21:00etara
- igandeetan Iturgitxi-Basarraten, 10:00etatik 14:00etara.
Hurbileko Garbiguneetan jasotzen diren artikuluak oso produktu toxiko eta kutsatzaile gisa katalogatuta daude, eta osasunerako eta/edo ingurumenerako arrisku-iturri dira. Bota daitezkeen hondakinak, hala nola olioak, pinturak, lakak eta bernizak, izotz-kontrakoak, disolbatzaileak, hidrokarburo-hondarrak, plastikoak, iraungitako sendagaiak, hodi fluoreszenteak, bonbillak eta lanparak, pilak eta bateriak, gailu elektronikoak, toner/tintako kartutxoak eta Cdak dira, besteak beste; baita birziklatu daitezkeen tamaina ertaineko beste hondakin batzuk ere (etxetresna elektriko txikiak eta altzari osagarriak, txatarra elektronikoa eta abar) eta ehungintzako produktuak.
Eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan erabilgarri egongo diren puntu finkoen helburua da ahalik eta gehien erraztu nahi izatea natura- eta hiri-ingurunean hondakinak kontrolik gabe ez isurtzeko, zaborrak biltzeko ohiko zerbitzuen bidez ezabatu ezin daitezkeenak.
- 2023ko balantzea
- 2022ko balantzea
- 2018ko Txostena PDF
- 2017ko Txostena PDF
- Hileroko Txostena. 2018ko Urtarrila PDF
- Hileroko Txostena. 2018ko Otsaila PDF
Malakate etorbidea
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09.00 - 13.30 / 15.30 - 18.00
Larunbatetan eta igandeetan: 9.00 - 13.30
Telefonoa: 652 774 526
Etxeko Tresnak Biltzeko Zerbitzua
Nola erabili zerbitzua behar bezala
Etxeko Tresnak Biltzeko Zerbitzuak oso erraz funtzionatzen du: tamaina handiko hondakinak uzteko eta biltzeko gunea zure atariaren aurrean duzun galtzada da eta, esparru horretan ezin bada, ataritik gertuen dagoen edukiontziaren ondoan. Ahal den neurrian egin ezazu ahalegina hala trafikoa nola edukiontzien bilketa lanak ez oztopatzeko.
Etxeko Tresnak Biltzeko Zerbitzu hau modu esklusiboan artatzen da 94 464 43 80 telefono zenbakiaren bidez edo www.getxo.info-citi.es web orriaren bidez aldez aurretik eskaera eginda.
Kanal horietan adieraziko zaizu tresnak kalean uzteko egun zehatza. Gehienez 72 orduko epean erretiratzeko konpromisoa dago.
Hondakinak uzteko ordutegia 22:00etatik 06:00etara izango da.
Hondakin horiek bide publikoan ahalik eta gutxien egon daitezen eta eraginik izan ez dezaten, udalak guztion laguntza eskatzen du. Beraz, gogoratu behar da aipatutako eskaera edo aurretiazko hitzordua ezarri behar dela.
Ezin baduzu hondakina adierazitako orduan kalean utzi, Garbigunera edo Larrañazubi bidean dagoen transferentzia-plantara (lehengo hondakindegia) ere eraman ahal izango duzu, zeure kontura.
Paper-bilketarako 466 edukiontzi urdin daude herri osoan zhear.
- 2012: 2.644.500 kg., 32,43 kg./biztanle urtea
- 2013: 2.473.220 kg., 30,92 kg./biztanle urtea
- 2014: 2.415.280 kg., 30,25 kg./biztanle urtea
- 2015: 2.283.425 kg., 28,60 kg./biztanle urtea
- 2016: 2.496.580 kg.
- 2017: 3.325.610 kg.
- %33,21ko gorakada izan du
Arazo nagusiak:
- Papera edukiontzietatik kanpo egon ohi da; bereziki, kartoizko kaxak. Horiek kanpoan gelditzen dira, ez direlako tolesten eta edukiontzira sartzen.
Ondorioz, bilketa-zerbitzua mantsotu eta bilketa-kostuak igotzeaz gain, kaxa horiek kalea zikintzen dute edukiontzietako zaborra jaso bitartean. - Papera zabor-edukiontzietara botatzen da, ez paper-edukiontzietara. Gainera, tolestu gabe botatzen dira, eta bizilagunek zaborra lurrean utzi behar izaten dute.
- 2012: 334.800 kg., 4,14 kg./ biztanle urtea
- 2013: 302.740 kg., 3,78 kg./ biztanle urtea
- 2014: 401.200 kg., 5,03 kg./biztanle urtea
- 2015: 442.081 kg., 5,54 kg./biztanle urtea
- 2016: 106.000 kg.
- 2017: 148.820 kg.
%40,40ko igoera izan du
Bildutako tamaina handiko materialak Berziklatu enpresan lagatzen dira, bertan tratamendu egokia jaso dezaten.
Inguruko-onurak
Hondakin horien gehiengoa birziklatu edo berrerabili egiten da, eta ondorioz zabortegira botatzeko kopurua jaitsi egiten da.
Tamaina handiko hondakinen balantzea 2016. urtean 456 tonatik gorakoa da
Beira birziklatzeari buruzko datuak Getxon
2015etik 2021era, Getxok 500 tonako igoera izan du beiraren birziklatzean, 1540 tonatik 2060ra igaro baita. Une honetan, biztanle bakoitzeko 27 kilo beira biltzen dira urtean.
Inguruko-onurak
Edukiontzietara botatzen den beira %100ean birziklatzen da eta ontzi berriak egiteko erabiltzen da, mugarik gabe eta jatorrizko propietateak galdu gabe. Beira birziklatuz zabortegien hazkundea saihesten da. Beira birziklatzea funtsezko elementua da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Ontzi berrien fabrikazioan birziklatutako beira erabiltzean, naturako lehengaiak ateratzea saihesten da, lurzoruen higadura eta gure ingurunearen baso-soiltzea saihestuz. Gainera, fabrikazio-prozesuan CO2 gutxiago isurtzen da eta energia aurrezten da..
Getxon 23 ehun-edukiontzi daude eliza, ikastetxe, osasun-zentro, inguruetan, etxeko ehunak botatzeko. Beraz, 3.471,26 biztanleko edukiontzi bat.
Emaitzen konparaketa
2017. urtean, 341.751 kg arropa jaso ziren eta Kooperara eraman ziren, berau arduratzen baita ingurumen tratamendu egokia emateaz.
Azken bilketatik jasotako datuen arabera, aurreko urtean bezala, datuek gorantz jarraitzen dutela ikus dezakegu.
Ingurugiro-onurak
- Ehunen birziklapenak ingurumena kontserbatzeko jarrerak indartzen ditu, berreskurapen testuinguru global baten barruan.
- Bilketa horren ondorioz, edukiontzi finko eta zehatzen bidez, isuriak murrizten dira hiri hondakin solidoen bilketan eta ehunak eta arropak gehiago berrerabiltzen dira.
- Koopera sozietate kooperatiboak, Cáritas eta Rezikleta elkarteek osatua, helburu bikoitza dauka: horrelako hondakinak berrerabiltzea, batetik, eta lanpostuak sortzea, bestetik. Izan ere, gizartean kaltetuta dauden taldeak sartzen ditu bere jardueran.
- Gainera, herritarren partaidetza ere sustatzen da, arropa eman eta bigarren eskuko arropa kontsumitzean. Izan ere, bildutako arroparen zati bat denda eta arropategietara eramaten da, Ecorropa etiketapean, eta nagusientzako zentro, osasun zentro eta abarretara ere eroaten da, dohaintza gisa.
- Bildutako arroparen beste zati bat industria oihaletarako, artile birziklapenerako, landaretza ehunetarako... eta esportaziorako erabiltzen da.
Getxon 107 pila-edukiontzi daude, gehienak Getxo Enpresarenak, denda eta ikatetxeetan banatuta. Beraz, 746,16 bizt/eduk. Denda horiek batez ere pilak banatzen dituztenak dira. Horrez gain, 19 edukiontzi ere jarri dira bide publikoan.
Emaitzen konparaketa
2017an 13.644 kg. gainditu dira. Pilak Ecolecera bildaltzen dira, ingurumen aldetik ondo tratatzeko, hondakin oso kutsagarriak baitira.
Ingurugiro-onurak
Pilen birziklapenetik metal astunak lotzen dira, hala nola, merkurioa, zinka,... Lortutako kopurua oso handia ez den arren, birzkiklatzeak ingurugiroari egiten dion onura nabarmena da, oso metal kutsatzaileak baitira.
- 2012: 417.800 kg., 5,17 kg./biztanle urtea
- 2013: 497.260 kg., 6,22 kg./biztanle urtea
- 2014: 452.000 kg., 5,66 kg./ biztanle urtea
- 2015: 380.260 kg., 4,76 kg./ biztanle urtea
- 2016: 576.520 kg.
- 2017: 508.800 kg.
- Hau da, %11,75ko murrizketa egon da.
Udalerrian bildutako obra hondakinak enpresa espezialista batera eramaten dira, ondoren berrerabiltzeko. Obra hondakinak txikitutakoan, errepideetan betelanak egiteko edo zoladurak jartzeko erabil daitezke.
Onurak
Natura-guneak babesten dira:
- Baliabide mineralak gutxiago ustiatzen direlako.
- Material horiek gutxiago erabiltzen direlako.
- Zabortegien iraupena luzatzen delako, ez erabiltzeagatik.
- 2012: 19.000 kg., 0,24 kg./biztanle urtea
- 2013: 26.380 kg., 0,33 kg./biztanle urtea
- 2014: 28.760 kg., 0,36 kg./biztanle urtea
- 2015: 50.100 kg., 0,63 kg./biztanle urtea
- 2016: 2016: 74.760 kg.
- 2017: 104.960 kg.
- hori %40,40ko igoera izan du
- Ecolecera eramaten dira, birziklatzeko eta dituzten elementu kutsagarriak kontrolatzeko.
Getxon, etxeko olioaren 54 edukiontzi laranja jarri dira: non daude
Emaitzen konparaketa
- 2016: 63.124 kg.
- 2017: 63.644 kg.
- igoera: 0,86%
Bildu den etxeko olioa Rafinor enpresara eramaten da, Biodiesel gisa erabiltzeko.
Ingurugiro-onurak
Etxeko olioak ur kopuru handiak kutsatu ditzake. Bestalde, saneamendu hodiak trabatzea eragiten du eta hiriko karraskariak elikatzen ditu.
Udalerriko arrandegi, fruta-denda eta supermerkatu ia guztiak atxiki dira dagoeneko dendaz denda hondakinak gaika biltzeko sistemara. Getxon 2015eko otsailean ezarri zen sistema. Horrez geroztik, zerbitzua handituz joan da pixkanaka-pixkanaka beste saltoki batzuetara, beste era bateko materialak sortzen dituztenak: papera/kartoia edo egurra. Helburua da aipatutako saltokiek sortzen dituzten hondakin guzti guztiak birziklatu, %100, eta Getxo jasangarriago bat, garbiago bat eta zikinkeria eta usain txar gabeko bat lortzea. Udalaren erronka da %50eko mailara iristea 2022an, hondakinen gaikako bilketan, Europar Batasuneko araudia aintzat hartuta.
Udalak gogorarazten die lorezaintzako eta berdeguneetako mantentze-lanak dituzten auzo-komunitateei zer nolako zerbitzua duten inausketa-hondakinak eta landare-hondakinak (loreak eta landareak, hosto lehorrak, belarra…) birziklatzeko. Horretarako, nahikoa da materia organikorako edukiontzi marroia irekitzeko txartela eskatzea.
Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua
Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo
Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara
Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.
Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.