2023/10/11
Garbigune Mugikorrak (GM), urtarriletik hona, 45 tona hondakin bildu ditu eta hilean 730 erabiltzaile ditu batez beste. Zifra horiek funtsezko zutabe bihurtzen dute ingurumen-zerbitzu hori hondakinen kudeaketa arduratsuan.
Ildo horretan, Ingurumen Zerbitzuko zinegotzi Iñigo Urkitzak adierazi du: “ingurumena zaintzeko eta hondakinak modu arduratsuan kudeatzeko bilaketa etengabean, GMren zerbitzua ingurumenarekiko duen eraginkortasuna eta konpromisoa erakusten ari da, eta herritarren beharrak asetzeko eboluzionatzen jarraitzen du. Hain zuzen ere, Getxoko komunitateak Garbigune Mugikorrarekin duen konpromisoa agerikoa da, eta haren parte-hartze aktiboa funtsezkoa da ekimen honek arrakasta izan dezan. Horregatik, udalerriko bizilagunak animatu nahi ditugu Garbigune Mugikor hau erabiltzera, batez ere hondakin arriskutsuak eta beste erabilera bat izan dezaketenak bertan uzteko. Elkarrekin lan egiten jarraitzen dugu hondakinen kudeaketa arduratsua eta gure ingurunean eragin positiboa bermatzeko. Elkarrekin, Getxo leku garbiago eta jasangarriago bihurtu dezakegu guztiontzat”.
Gogoratu Garbigune Mugikorrean –behar bezala identifikatutako eta egokitutako ibilgailua– mota askotako hondakinak bota daitezkeela: etxeko olio-hondarrak, bonbillak eta fluoreszenteak, aerosol hutsak, ontzi kutsatuak, sendagaiak eta erradiografiak, hondakin elektronikoak, bateriak, disolbatzaileak, pintura-hondarrak, CDak, tonerra, ehun-gaiak eta altzari osagarri txikiak, besteak beste.
Eta ordutegiari dagokionez, Garbigune Mugikorra asteazkenetan egoten da, 18:00etatik 21:00etara, Gobelaurre parkean; ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara, Salsidu-Ollarretxen, eta 18:00etatik 21:00etara, Gernika parkean; ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, Andra Mari kiroldegian, eta 18:00etatik 21:00etara, Romo-Areetako Geltokia plazan; larunbatetan, 10:00etatik 14:00tera, Algortako Geltokia plazan, eta 18:00etatik 21:00etara, Bidezabalgo anbulatorioaren ondoan; eta igandetan, 10:00etatik 14:00tara, Iturgitxi-Basarraten.
Gainera, hondakinen bilketaz gain, Udalak, Emaus Bilbaorekin batera, tamaina handiko tresnak berrerabiltzea bultzatu nahi du. Horretarako, interesdunek whatsapp bat bidal dezakete 688 748 902 telefonora, kendu nahi dituzten tresnak adieraziz. Altzariak egoera onean badaude, desmuntatzea eta kentzea doan egingo dira.