EITa aurkezteko abantailak eta modua
Eraikin eta eraikuntzen berrikuspen teknikoa da, eta xedetzat du haien eraikuntza-ezaugarriak, kontserbazio egoera eta eduki ditzaketen patologiak ezagutzea. Gainera, irisgarritasun unibertsalaren eta efizientzia energetikoaren aldetik eraikinek dituzten baldintzei buruzko informazioa emango du.
Eraikin eta eraikuntzen berrikuspen teknikoa da, eta xedetzat du haien eraikuntza-ezaugarriak, kontserbazio egoera eta eduki ditzaketen patologiak ezagutzea. Gainera, irisgarritasun unibertsalaren eta efizientzia energetikoaren aldetik eraikinek dituzten baldintzei buruzko informazioa emango du.
Begiz egindako azterketa horren emaitza gisa, ikuskatzaileak txostena idatziko du, eta, azken batean, irizpen zehatz bat emango du. Bertan azalduko du zer iritzi duen aztertutako kontuei buruz, eta egin beharreko obren gaineko orientazioa emango du.
Bestalde, zehaztuko du dena delako eraikina edo eraikuntza irisgarritasun unibertsalaren baldintzak betetzeko zentzuzko doikuntzak egiteko modukoa den ala ez.
EITa tresna bat da; beraren bitartez segurtasunerako, osasungarritasunerako, efizientzia energitikorako, apaindura publikorakoe ta txukuntasunerako baldintzen ezagutza zabaltzen da, eta beharrezkoak diren kontserbazio eta hobekuntza lan eta obrak egiten dira eraikinetan, bizi-egokitasunerako, irisgarritasunerako edo erabilera eraginkorrerako eskatzen diren baldintzei eustearren. Halaber, lagungarria izango da 50 urtetik gorako eraikinen kontsebazio egoeraren arabera beharrezkoak izan litezkeen konponketak programatu eta lehenesteko eta etorkizuneko kalteen prebentziorako mantentze-lanak egiteko.
Beheko zerrendan ageri diren eraikuntzen jabeen betebeharra da EITa pasatzea, eta, beraz, jabeei dagokien EITa kontratatzea, kudeatzea, dokumentazioa eskuratzea eta Udalari aurkeztea.
Betebehar hori ez betetzea hirigintzako arau-haustetzat jotzen da legez.
EIT bat egingo da eraikina osatzen duen atari bakoitzean.
ETIa egin behar zaie erabilare gehienbat egoitzarena duten eta 50 urtetik gora dituzten eraikinei, eraikinaren birgaitze osoaren oin berriko obrak amaitu ziren egunetik zenbatzen hasita.
Ondore horietako, honako hau ulertuko da:
- Erabilera nagusia, egoitzarena: familia bakarreko etxebizitzak, bi familiakoak, atxikiak, hotelak, egoitza edo antzekoak, zuzkidura-bizitokiak.
- Eraikinaren adina: eraikina eraikitzen guztiz amaitu zenetik igarotako denbora.
- Birgaitze integrala: edozein esku-hartze, gutxienez ALDI BEREAN jardun duena egitura-sistema, fatxadak, estalkia, saneamenduaren eta ur-horniketaren sare komunak eta berezko instalazioak berritzen edo finkatzen.
Kanpo geldituko dira legez aurri-egoeran daudela adierazitako eraikinak. EITa aurkezteko betebeharra etenda geratuko da eraikina izapidetzen ari den aurri-adierazpenaren prozedura batean sartuta badago. Eraikina salbuetsita egongo da prozedura legezko aurri-adierazpen batekin emaitzen bada.
EITa udaletxean aurkeztu behar da, epe hauetan:
Dena den, Udalak aurretiaz eskatu ahal izango du EITa egiteko eta aurkezteko, eraikinaren kontserbazio-egoerak hura justifikatzen badu, eta EIT denean Udalak horretarako onartutako programatutako plan baten parte.Eraikina eraiki zen edo birgaitze integrala egin zitzaion urtea | EITa erregistratzeko gehieneko epea | Indarraldia |
1967ko ekainaren 27a baino lehenago | 2018ko ekainaren 27a baino lehenago | 10 urte, EITa UDALETXEAN erregistratzen den egunetik hasita, |
edo laguntza publikoen eskaera egin aurretik |
||
1967ko ekainaren 27aren ostean | Urtebeteko epean, 50 urte betetzen dituen egunetik hasita | |
edo laguntza publikoen eskaera egin aurretik | ||
Egoitza-erabilera duten familiar bakarreko eraikinak, biderako edo gune publikoetarako fatxadarik ez dutenak | Udalak eskatuta |
Eraikinen ikuskapen teknikoa egiteko, beharrezkoa izango da gaitzen duen titulazio profesional egokia izatea, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen arabera, eta zeregin hori betetzen dutenek zuzenean jardungo dute profesional moduan, edo eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakunde bateko ikuskaritza-teknikari fakultatibo moduan. Horrelako erakundeak arau honek arautzen ditu: martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuak, eraikuntzaren kalitate kontrolatzeko erakundeei eta eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntzak egiten dituzten laborategiei eskatu beharreko batekizunak garatzekoak.
Txostenak bi zati izango ditu: batean, eraikinari buruz lortutako informazioa adieraziko da; bestean, eraikinen ikuskapen teknikoaren xede diren alderdietako bakoitzaren egoerari buruzko irizpena emango da.
Eraikinen ikuskapen teknikoaren txostenak informazio hau jaso beharko du:
- Hauen egoera orokorra: eraikinaren estalkia, zimenduak, egitura, fatxadak (bereziki erlaitzak, irtenak, hegalak edo elementu apaingarriak) eta uren hornikuntza- eta hustuketa-sare komunak. Horietan legedia betetzeko erabilera berezia edota kudeaketa behar duten materialak (hala nola beruna, amianto edo beste batzuk) dauden ere adierazi beharko da.
- Eraikinaren gainerako existentziari, osaerari eta dokumentazio administrativo eta teknikoari buruzko informazioa.
- Aurkitutako kalteen edo akatsen eragile izan daitezkeenak, erabilitako sistemen eta materialen patologia bereiziz, bai eta gomendatutako neurriak ere (irtenaraztea, eskoratzea, aldizka berrikustea eta abar).
- Esku-hartzearen proposamen orokorra, eta horretan zer langilek esku hartu behar duten proposatzea, eta, behar izanez gero, zer segurtasun-neurri hartu behar diren adieraztea.
- Aurreko ikuskapenen ondorioz hartutako neurrien betetze- eta eraginkortasun-maila, neurririk izanez gero.
- Eraikinaren Liburuan edo Erabilera eta Mantentze Planean jasotako neurrien betetze- eta eraginkortasun-maila, aplikatu beharreko araudiearen arabere liburu edo plan horiek nahitaezkoak badira.
- Esku-hartze moten izaera, berehalakoak, oso premiazkoak, premiazkoak, epe ertainean beharrezkoak edo mantentzekoak izan baitaitezke; haurek dira esku-hartze horien ezaugarriak:
1. maila.- Berehalakoa: gehienez ere 24 orduko epean esku hartzea erabaki behar da, eskudun udal organora joz neurriak hartzeko, muturreko narriadurak batera gertatuz gero, elementua kolapsatzeko arriskuarekin eta pertsonei nahiz besteren ondasunei berehala kalte egiteko arriskuarekin, eta, beharrezko denean, segurtasun-neurriak hartu behar dira; adibidez: eskoratzea, irtenaraztea, eraikineko alde baterako sarrera ixtea, erortzeak eragozteko segurtasun-azpilak muntatzea, eta abar. - 2. maila.- Oso premiazkoa: eraikinaren zatietan edo hartako elementuetan gertatutako kalte garrantzitsuei lotutako esku-hartzea, epe laburrean arriskua baitago pertsonentzat edo besteren ondasunentzat, baina pentsatuta, haien hondatze-egoera dela eta, hiru hilekoa izan behar duela horrelako esku-hartzeetarako gehieneko epeak, segurtasun-neurri osagarriak hartzea beharrezkoa izan zein ez.
3. maila.- Premiazkoa: akats larriak hautematen direnerako esku-hartzea, elementua edo sistema progresiboki hondatzea ekar dezaketelako. Hamabi hilekoa de horrelako esku-hartzzetarako erabaki beharreko gehieneko epea.
4. maila.- Epe ertainean beharrezkoa: sistemaren funtzionamenduari eragiten ez dioten eta berariazko esku-hartzea behar duten akats zehatz batzuekin lotu beharrekoa: izan ere, baliteke, zuzendu ezean, prozesu patologiko larriago bat garatzea. Horrelakoetan, esku hartzko urtebete baino gehiao itxaron daitekeela pentsatu ohi da.
5.maila.- Mantentzea: kalterik hauteman ez denean, edo kalteek, arinak izaki, itxuraz arriskurik ez dakartenean, mantentze-lan egokia eginez konpon daitezkeelako, edo okerrera egitea galarazi, betiere ulertuta mantentze-lan horiek eraikin bat ez hondatzeko eta egoera onean izateko aldian behin egin beharreko zaintze-lanak eta zereginak direla. - Konponketako esku-hartzeetarako proiektu teknikorik behar den aztertzea.
- Esku-hartzeak egiteko epea.
- Irisgarritasun unibertsaleko baldintzen eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera iristeko eta hura erabiltzeko orduan diskriminaziorik ez egiteko baldintzen ebaluazioa, indarrean dagoen legediarekin bat; baldintza horiek betetze aldera, eraikienan arrazoizko egokitzapenik egin daitekeen edo ez erabakiko du.
- Eraikinaren efizientzia energetikoaren ebaluazioa, indarrean dagoen araudiak agintzen duen edukiarekin eta bertan agertzen den prozedura erabiliz.
EITa ikusirik, berehalakotzat, presa handikotzat edo presakotzat kalifikatzen diren jarduketak burutzeko beharrezkoak diren lanak egin beharko dituzte jabeek, udal lizentzia eskatu eta lortu ondoren.
Lanak amaitutakoan, EITan atzemandako akatsen zuzenketaren ziurtagiria aurkeztuko dute Udaletxean, teknikari eskudun batek sinatuta, 3 hileko epean.
Salbuespenez, presa handia dagoen kasuetan, jabeek beharrezkoak diren kautela-neurriak hartuko dituzte bide publikoko segurtasuna bermatzeko eta hirugarrenei kalterik ez egiteko, betiere teknikari eskudun baten zuzendaritzapean, eta Udala horren jakitun jarriko dute.
Gainera, egokitzat edo gomendagarritzat jotzen diren kontserbazio- eta mantentze-jarduketak egin beharko dira. Horretarako, Erabilera eta Mantentze Plana sortu beharko da.
Agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Eskaera inprimakia: aurkeztu beharrekoa
- Ikuskapenen ondoriozko txostena eta irizpena, “EIT EUSKADI” aplikazio informatikoaren 3.0 bertsioan eginda, paperezko formatuan, PDF formatuan CD euskarrian eta XML fitxategian (aplikazio informatikoak sortutako fitxategia, ZIP batean)
- Erabilera- eta mantenu-plana komunikatzeko eredua.
Nahitaezko ikuskapen teknikoak dakarren kostu ekonomikoa ikuskapena egin behar zaien pertsonen kontura izango da (higiezinaren jabea, edo jabeen erkidegoa, kasuan kasukoa)
Ikus laguntzei buruzko atala: Diru-laguntzak
EITa aurkeztea
- Agiriak jaso eta aztertzea
- Datuak Euskoregiten sartzea, 3 hileko epean
- Hartu beharreko neurriak baloratzeko eta lehenesteko txosten teknikoa.
Txostenean 1., 2. eta 3. mailetako akatsak detektatzen badira:
- Espedientearen hasiera (betearazpen-agindua) eta entzunaldiaren izapidea
- Kautela-neurriak hartzea, behar izanez gero
- Udalaren errekerimendua, behar diren obrak egin daitezen
Obretarako udal lizentzia izapidetzea
Zuzendu izanaren ziurtagiria aurkeztea (obra amaierako dokumentazioarekin batera)
- Agiriak jaso eta aztertzea
- Datuak Euskoregitera iraultzea, 3 hileko epean
- Aldeko txosten teknikoa, eta espedientea artxibatzea
Txostenean 4. eta 5. mailetako akatsak detektatzen badira:
Jabeen erkidegoak ofizio bat jasoko du; bertan jakinaraziko zaio espedientea artxibatu egin dela, eta gogoraraziko zaio mantentze-obrak egin behar dituela eraikina behar bezala kontserbatzeko. Horrekin batera, EITa programan grabatuko da.
EIT baten txostena egin zenetik 6 hilabete baino gehiago igaro badira, eta hura Udaletxean aurkeztu ez bada, Udalak eskatu ahal izango du beste txosten bat aurkezteko.
Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua
Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo
Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara
Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.
Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.