Gurea erabil dezakezu” kanpaina”

Adizkioei buruzko informazio, orientazio eta aholkularitza udal zerbitzua

Imagen 3 de la campaña

Getxoko Udaletxeko Adizkioen prebentziorako zerbitzuak Altxa Burua taldearekin batera (lehen smartphonaren entrega atzeratzeko gurasoen mugimendua), "Gurea erabil dezakezu" kanpaina martxan jarriko du herri mailan.  Ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitugu eta horretarako informazio garrantzitsuena helarazten dizugu: 

Kanpainaren helburuak: 

  • Umeen “smartphone”aren erabilera murriztea.
  • Umeek espazio publikoa berreskuratu eta erabili dezatela.
  • Komunitatea osatzen dugunon artean elkar laguntzea eta koordinazioa bermatzea. Zaintza komunitarioa sustatzea. 

Deskripzioa:

Kanpaina 8 eta 16 urte bitarteko ume eta nerabeei zuzenduta dago. Badakigu Euskal Autonomia Erkidegoan umeak beren “Smartphone” propioa erabiltzen hasten direla 11 urterekin batazbeste. “Smartphona” eskuratzearen arrazoi nagusienetako bat, bakarrik edo modu autonomoago batean irteten hasten direnean beren gurasoekin komunikatu ahal izatea da. 

Ekimen hau jada martxan dago herri desberdinetan, hala nola, Lekeition, Elorrion, Bilboko alde zaharrean, Tolosan... 

Zelan lagundu dezakezu? 

  • Parte hartzen duten zerbitzu publiko eta kalean bertan dauden komertzioek umeen eskura ipiniko dute bertako telefonoa umeak behar izanez gero. 
  • Datuak jasotzea. Atxikitutako taulan eskatzen diren datuak jaso. 

Baldintzak eta parte hartzeko konpromisoa: 

  • Kanpainan parte hartzen dutenek identifikatu ahal izateko pegatina bat izango dute “Gurea erabil dezakezu” leloarekin. Pegatina leku ikusgarri batean ipini, kaletik ondo ikus daitekeena.
  • Telefono finko edo mugikor bat izatea (ez litzateke egokia izango mugikor pertsonala erabiltzea).
  • Umeari ahalik eta azkarren erantzun posible den neurrian. 

Kanpaina   2026ko Urtarrilaren 12an hasiko da eta urte bateko iraupena izango du. Denbora hori igaro ondoren ekimenaren balorazio bat egingo da eta nola jarraitu erabakiko da. 

Izen-emate epea:

  • Email hau jasotzen den momentutik eman daiteke izena,  hala ere epea urte osoan zehar zabalik egongo da. 

Getxoko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak ekimenean parte hartuko duten komertzio guztien erregistro bat aurrera eramango du. 

Pegatina, erregistro orria eta informazio-dosier txikia, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara,  jaso ahal izango duzu hurrengo helbidean: 

  • Urgull Kalea 4

Gizarte Zerbitzuak, 2.solairua

Algorta 

Nahi izanez gero, dokumentazioa posta arruntaz jasotzeko aukera izango duzu, zeuk adierazitako helbidean.

Imagen 2 de la campaña

...

Adikzioen Prebentzioa

Urgull kalea 4, 2. solairua
48991 Algorta

Teléfonoa: 944 66 01 51
Posta elektronikoa:
adikzioenprebentzioa@getxo.eus