Ondoan

Adizkioei buruzko informazio, orientazio eta aholkularitza udal zerbitzua

ondoan

JUSTIFIKAZIOA

Adikziotzat hartzen da droga-kontsumoetatik, jokoarekin eta apustuekin lotutako patologietatik eta "adikzio berriak" izenekoetatik (Internet, mugikorrak, etab.) eratorritako problematika.

Informazio, Orientazio eta Aholkularitza Zerbitzu hau publikoa da, eta Getxoko udal-eremuko pertsona guztiei zuzenduta dago, herritarren onerako.

HELBURUAK

"Ondoan" programaren helburu orokorra, substantzia eta substantziarik gabeko adikzioekin lotutako gaiekiko informazio, orientazio eta aholkularitzako zerbitzu publiko bat eskaintzea da. Udalerriko edozein pertsona joan daiteke zerbitzu honetara.

Helburu espezifiko hauek ditu:

• Hausnarketarako, kontrasterako eta laguntzeko espazio bat eskaintzea adikzio-jokabideek eragindako edozein egoeraz — banakakoa edo familiakoa — jabetzean.

• Adikzioei buruzko informazioa, aholkularitza eta orientazioa ematea, oro har, eta adikzioetan espezializatutako zerbitzuei eta baliabideei buruzkoa, hala badagokio.

• Inplikatutako profesionalekin, erakundeekin eta erakunde edo elkarteekin lankidetzan aritzea, kasuaren arabera.

HARTZAILEAK

• 14 eta 18 urte bitarteko gazteak, esperientzia pertsonalengatik edo hurbilengatik kontsultatu nahi dutenak edo mendekotasuna gainditzeko prozesuetan sartu behar dutenak.

• Droga-kontsumoaren esperientziei eta/edo seme-alaben substantziarik gabeko adikzioekin lotutako beste portaera batzuei aurre egiteko orientaziorik gabe eta gainezka eginda dauden familiak.

• Droga-kontsumoarekin, jokoarekin, Interneten erabilerarekin, mugikorrekin eta abarrekin lotutako arazoak dituzten helduak.

ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

Informazio, Orientazio eta Aholkularitza Zerbitzua herritar guztiei zuzendutako zerbitzu komunitario gisa eskaintzen da, eta zenbait zehaztapen ditu:

• Ez da prozesu terapeutikoa. Aholkularitza- eta orientazio-zerbitzua da, eta gehienez 3 saio izango ditu.
• Telefono mugikor bat izango du telefono eta/edo whatsapp bidezko kontsultei erantzuteko, baina helburua aurrez aurreko hitzordu batera bideratzea eta motibatzea izango da.
• Hitzordua eskatzeko, telefono horretara zuzenean dei daiteke edo zerbitzua irekita dagoen ordutegi eta egunetan joan.
• Zerbitzua zuzenean eskura daiteke, edo ikastetxeetatik, oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze taldeetatik, gaztelekuetatik... bideratuta.
• Saioak 50 minutu iraungo du.
• Zerbitzuaren saturazioa saihesteko eta egoera espezifiko bakoitzari behar bezala erantzun ahal izateko, gehienez 6 espediente ireki ahal izango dira.

Adikzioen teknikariak asteazkenetan eskainiko dio arreta, 14:00etatik 17:00etara.
Mendekotasunetan prestakuntza eta esperientzia duen psikologiako profesional batek gauzatzen du zerbitzua, banakako edo familiako prebentzio-abordatze bat garatu ahal izateko



...

Adikzioen Prebentzioa

Urgull kalea 4, 2. solairua
48991 Algorta

Teléfonoa: 944 66 01 51
Posta elektronikoa:
adikzioenprebentzioa@getxo.eus