Getxotik Mundura Mundutik Getxora

Udalak antolatuta, Getxotik Mundura Mundutik Getxora izeneko ekimen solidarioaren helburua da Getxoko herritarren elkartasuna eta konpromisoa ospatzea.

“Getxotik Mundura Mundutik Getxora” ekimen solidarioa

Getxotik Mundura Mundutik Getxora  ekimen solidarioak, getxotarren elkartasuna eta konpromisoa ospatzeko balio izango duten hitzaldiek, bidezko merkataritzako produktuen-dastaketek, erakusketek, musikak eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen azoka tradizionalak osatutako programarekin. Getxoko Udalak antolatu du, hainbat GGKErekin lankidetzan. Ekimen hori hainbat tokitatik igaro da, eta aldaketak izan ditu; besteak beste, Getxotik Mundura izena izatetik gaur egungo Getxotik Mundura Mundutik Getxora izena izatera igaro da. Izan ere, munduko beste txoko batzuen egoera ezagutzeaz gain, aukera eman du kultura eta balio partekatuen elkartrukea jaso eta aberasteko.

 

Egitaraua

GGKEen ohiko azoka da. Bertan, herritarrek hainbat herrialdetan egiten duten lana ezagutu, beste errealitate batzuk ezagutzen lagunduko duten tailerretan parte hartu eta dantza eta musika emanaldiak ikusi ahal izaten dituzte, besteak beste. Ekimena Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzeko hartutako lanaren eta konpromisoaren barruan sartzen da.

Antolatutako gainerako jardueren artean, Azoka ospatzen den arte Bidezko Merkataritzako kakaoa eta kafea dastatu ahal izango dira ekimenari atxikitako udalerriko 40 bat establezimendutan.

Getxotik Mundura – Ondas de Solidaridad

Getxotik Mundura – Ondas de Solidaridad irrati saioa da, Getxoko udalak laguntzen dituen Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana ezagutzera emateko eta bultzatzeko helburuarekin.

Emisio  bakoitzetan martzotik – ekainera eta urritik – abendura (asteazkenetan 22:00etan Radio Vinilo FMn (97.2FM Bizkaia/97.1FM Kantabria eta https://vinilofm.es/) GGKEek udalaren laguntzarekin bultzatutako ekimenak azalduko dira, eta, horrez gain, garapenerako lankidetzari eta jarduera solidarioei buruzko gaurkotasuneko gaiak ere jorratuko dira. Entzun hemen aurreko laburpenak. 

2026ko edizioa

Aurreko edizioak

  • Getxotik Mundura Mundutik Getxora 2025
  • Getxotik Mundura Mundutik Getxora 2022

« Garapenerako lankidetza

...

Garapenerako Lankidetza

Urgull Kalea z/g 2.solairua
48991 Algorta

Teléfono: 944 66 00 17
Posta elektronikoa: lankidetza@getxo.eus
Instagram: @getxolankidetza