Getxo, Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria

Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria izateak esan nahi du hiri eredu jakin bat aitortzen dela eta hiri horretan eragileek (gizarte erakundeek, sektore publikoak eta pribatuak) beraienak egiten dituztela Bidezko Merkataritzako printzipioak eta gainera, zenbait ekimen egiten dituztela hori sustatzeko.

comercio justo

2012an Getxok Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriaren ziurtagiria jaso zuen, Bilborekin batera Euskadin aitorpen hori lortu zuen lehen udalerrietako bat izanik. Aitorpen honek udalerriak bidezkoagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa den garapen-eredu baten alde egiten duen apustua adierazten du.

Hiri-eredu honetan erakunde publikoek, gizarte-erakundeek, merkatariek eta herritarrek Bidezko Merkataritzaren printzipioak bere egiten dituzte eta ekimenak garatzen dituzte kontsumo arduratsua sustatzeko.

Bidezko Merkataritza elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako merkataritza-sistema bat da, nazioarteko merkataritzan ekitate handiagoa bilatzen duena. Ekoizleentzako lan-baldintza duinak eta garapen-aukerak bermatzea du helburu, batez ere Hego Globaleko herrialdeetan.

Hauek dira Bidezko Merkataritzaren printzipioak:

  • Desabantaila ekonomikoak dituzten ekoizleentzako aukerak sortzea.
  • Gardentasuna eta erantzukizuna.
  • Merkataritza-praktika bidezkoak.
  • Prezio justua ordaintzea.
  • Haurren lanik eta behartutako lanik eza.
  • Genero-berdintasuna eta diskriminaziorik eza.
  • Lan-baldintza duinak.
  • Ekoizleen gaitasunak indartzea
  • Bidezko Merkataritza sustatzea.
  • Ingurumenarekiko errespetua.

Urtean zehar, Getxoko Udalak eta hainbat gizarte-erakundek jarduera eta kanpainak antolatzen dituzte Bidezko Merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzeko.

  • Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna

Maiatzeko bigarren larunbatean ospatzen den egun honetan sentsibilizazio jarduerak egiten dira herritar guztientzat: informazio-postuak, produktu-dastaketak, tailerrak eta kontsumo arduratsuari buruzko jarduera didaktikoak.

Urtero egiten den GKEen eta lankidetzaren azokan hainbat jarduera antolatzen dira, hala nola informazio-postuak, Bidezko Merkataritzako produktuen dastaketak eta herritarrentzako sentsibilizazio jarduerak.

comercio justo

Kanpaina hau ostalaritza sektoreari zuzenduta dago (tabernak, kafetegiak eta jatetxeak) eta helburua da establezimendu horiek Bidezko Merkataritza sustatzen inplikatzea.

Normalean “Getxotik Mundura – Mundutik Getxora” azokaren aurreko astean egiten da. Parte hartzen duten establezimenduek Bidezko Merkataritzako kafea edo kakakaoa eskaintzen diete bezeroei eta parte-hartzaileei, Udalaren Lankidetza Zerbitzuak finantzatuta, eta txartel bat jasotzen dute "Getxotik Mundura-Mundutik Getxora" azokaren egunean Bidezko Merkataritzako produktuen saski baten zozketan parte hartzeko.

Zozketaren sari gisa Bidezko Merkataritzako produktuen saski bat ematen da, eta saria boleto irabazlea banatu duen establezimenduan entregatzen da.

Getxon hainbat establezimendutan eros daitezke Bidezko Merkataritzako produktuak, hala nola kafea, kakaoa, azukrea edo artisautza produktuak. Produktu horiek ekoizleei prezio justua bermatzen diete eta lan-eskubideak eta ingurumen-irizpideak errespetatzen dituzte.

« Garapenerako Lankidetza

...

Garapenerako Lankidetza

Urgull kalea z/g 2. solairua
48991 Algorta

Telefonoa: 944 66 00 17
Posta elektronikoa: lankidetza@getxo.eus
Instagram: @getxolankidetza