2025/6/5
Getxoko Udalak herritarrei entzuteko prozesu bat jarriko du abian, ekainaren 9tik 22ra, udalerri barruan bete gabeko garraio beharrak ezagutzeko, ondoren hiri autobus elektrikoaren proiektu pilotu bat abian jartzea erraztuko duena. Getxoko herritarrek getxotarrak udalerriko zerbitzuekin eta beste garraio publiko batzuekin konektatuko dituen hiri autobus bati zer erabilera emango lioketen jakin nahi da, proba pilotua errealitatearekin ahalik eta leialen izan dadin eta behar jakin batzuei erantzunez jaio dadin, herritarrek beren ohiko mugikortasunean autobus hori bere egin dezaten.