2025/6/5

Getxoko Udalak herritarrei entzuteko prozesu bat jarriko du abian, ekainaren 9tik 22ra, udalerri barruan bete gabeko garraio beharrak ezagutzeko, ondoren hiri autobus elektrikoaren proiektu pilotu bat abian jartzea erraztuko duena. Proiektu hau 2024-2027 Legegintzaldi Planaren barruan dago, eta Udal Gobernuak (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPk 2025eko Aurrekontua onartzea errazteko sinatutako akordio politikoaren emaitza da.
Getxoko herritarrek getxotarrak udalerriko zerbitzuekin eta beste garraio publiko batzuekin konektatuko dituen hiri autobus bati zer erabilera emango lioketen jakin nahi da, proba pilotua errealitatearekin ahalik eta leialen izan dadin eta behar jakin batzuei erantzunez jaio dadin, herritarrek beren ohiko mugikortasunean autobus hori bere egin dezaten.
Hiru entzute-mota
Entzuteko prozesua hiru modutan egingo da, ekainaren 9tik 22ra:
1) Kalean, ibiltariak izango diren Getxobus bat eta markesina bat ezarriz udalerriko hainbat puntutan.
|
2) TOKIA |
EGUNAK |
ORDUTEGIA |
|
Fadura kiroldegia |
9 eta 10 |
09:00 - 12:30 h 16:30 - 19:30 h |
|
Benta espazioaren ondoan |
11 eta 12 |
11:00 - 14:00 h 17:00 - 20:30 h (*) Igandean goizez bakarrik |
|
Algortako Geltokia plaza |
13, 14 eta 15 (*) |
|
|
Gernika parkea |
16 |
|
|
Neguriko geltokia plaza |
17 |
|
|
Zubileta parkea |
18 |
|
|
Aldapa parkea |
19 |
|
|
Areetako Geltokia plaza |
20, 21 eta 22 (*) |
Autobusak panel bat izango du, eta, bertan, hurbiltzen diren pertsonek zehaztu ahal izango dute autobusa udalerriko zein zerbitzutara iristea gustatuko litzaiekeen, bai eta beren egunerokoan dituzten garraio beharrak ere.
2) Enpresa espezializatu batek telefono bidezko inkesta eginez.
3) Online, ZEUGAZ plataformaren bidez: https://zeugaz.getxo.eus
Bihar, ostirala, biniloak jarriko dira Getxoko hainbat tokitan, Getxobusaren proba pilotuaren entzuteko prozesuari buruzko kanpaina abiarazteko.