2025/1/27
Eusko Jaurlaritzak aurreratu du datorren udaren hasieran Visesak eraikitako 68 BOE alokairu-erregimenean entregatuko dituela Sarrikobaso egikaritze-unitatean. Hala iragarri dute Imanol Pradales Lehendakariak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko udalerrian abian dituen hiru sustapenetatik bitan. Izan ere, gaur egun Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila 180 etxebizitza eraikitzen ari da, aurreko zenbatekoari Venanciosen 54 BOE eta Iturribarrin 58 BOE gehituz gero. Biak 2026an entregatuko dira.
Ekitaldian Amaia Aguirre alkateak azpimarratu du: "Getxotik alde egin behar izan zuten gazteek itzultzeko aukera izan dezaten nahi dugu, eta dagoeneko hemen bizi direnek geratu eta beren bizi-proiektua garatu ahal izan dezaten, babes publikoko etxebizitza-eredu batekin, alternatiba egokiak eta eskuragarriak eskainiz, emantzipazioa erraztuz".