Turismo, Antzerkia, Getxo antzerkia eta dantza
Data: 2026/10/1 - 2026/10/25
Ordutegia: Urriaren 1etik 25era, 18:00 edo 20:00
Tokia: Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu Zentroa Basagoiti etorbidea, 77
Urriaren 1etik 25era arte izango da Getxo Eszenaren edizio berria, eta Getxo arte eszenikoaren topagune bihurtuko da beste behin. Muxikebarriko aretoetan egingo da Arte Eszenikoen Jardunaldien 44. edizioa. Aurtengo edizioaren programazioak nazioko eta nazioarteko konpainia nabarmenak bilduko ditu.

Getxoko agertokietara itzuliko dira istoriorik onenak: proposamen ugari izango ditugu hunkitzeko, harritzeko eta elkarrekin partekatzeko. Lau astez, publikoak zenbait diziplinaz gozatu ahal izango du, hala nola antzerkiaz, dantzaz, zirkuaz eta txotxongiloen antzerkiaz; baita familia osoari zuzendutako ikuskizunez ere.
Getxo Eszenak, horrela, begirada berriak ezagutzea, konpainia ospetsuen talentua bizitzea eta arte eszenikoek eragindako emozio guztiak sentitzea proposatzen du. Muxikebarri agertoki handi bihurtuko da ia urri osoan zehar.
Ezagutu Getxo Eszenaren edizio honetan izango ditugun obra guztiak eta antolatu zure hurrengo bisita Muxikebarrira.
|
Lana |
Eguna eta ordua |
Hizkuntza |
Prezioa |
Sarrerak |
|
Lohi Gorria |
Urriak 1, 20:00 |
Euskara |
10 € |
|
|
Odysseia |
Urriak 2, 20:00 |
Gaztelania |
15 € |
|
|
Caramel |
Urriak 3, 20:00 |
Gaztelania |
18 € |
|
|
¡Voa! |
Urriak 4, 18:00 |
Keinu-antzerkia |
6 € |
|
|
RIP, azken musikala |
Urriak 8, 20:00 |
Euskara |
8 € |
|
|
Un monstruo viene a verme |
Urriak 9, 20:00 |
Gaztelania |
12 € |
|
|
Divinas palabras |
Urriak 10, 20:00 |
Gaztelania |
12 € |
|
|
Mihura, el último comediógrafo |
Urriak 12, 20:00 |
Gaztelania |
18 € |
|
|
Cantando bajo las balas |
Urriak 15, 20:00 |
Gaztelania |
15 € |
|
|
Lagunas y niebla |
Urriak 16, 20:00 |
Gaztelania |
10 € |
|
|
Yo solo quiero irme a Francia |
Urriak 17, 20:00 |
Gaztelania |
15 € |
|
|
Izeba Txirrita |
Urriak 18, 18:00 |
Euskara |
10 € |
|
|
Sidari |
Urriak 22, 20:00 |
Euskara |
12 € |
|
|
Adriene-Bergson Johnson |
Urriak 23, 20:00 |
Euskara |
8 € |
|
|
No |
Urriak 24, 20:00 |
Dantza |
8 € |
|
|
Tretatxu |
Urriak 25, 18:00 |
Euskara |
8 € |
Irakurri gure kultura-agenda eta topatu askotariko programazioa zuzeneko musikarekin, antzerkiekin, erakusketekin, familientzako jarduerekin, tailerrekin eta publiko guztientzako beste proposamen batzuekin. Edukiak aldizka eguneratzen ditugu, beti izan ditzazun aukeratzeko plan berriak.
Egun horietan Bizkaia bisitatuko duzu eta oraindik ez duzu ostaturik? Getxon ostatu hartzea gomendatzen dizugu, Bilboko erdigunetik 20 minutura. Kultura eta atsedena uztartzeko leku ezin hobea da, euskal kostaldera zuzenean sartzeko aukerarekin, hondartza paregabea eta itsasoko haize leuna lagun.
Informazioa jaso garraio publikoari, 24 orduko lurpeko aparkalekuei eta Getxon mugitzeko beste modu batzuei buruz hemen.
![]() |
Metro Algorta |