Turismo, Getxo kirola
Data: 2026/8/2 - 2026/8/2
Ordutegia: 11:00etatik 16:30era
Tokia: Irteera: Bilboko Guggenheim Museoko zelaigunetik. Helmuga: Foru kalea – Arkotxa, Getxo
Getxoko Zirkuitua – Otxoa Anaiak Memoriala gure kaleetara itzuliko da aurten ere 81. edizioarekin. Zirkuitua nagusitzen ari da Getxoko txirrindularitza- eta kirol-ekitaldien artean.
Duela mende bat baino gehiago hasi zen haren historia, izan ere, zirkuituaren lehen edizioa 1924ko uztailaren 31n jarri zuen martxan Getxoko Arenas Klubak. Helmuga El Abra Itsasoko Errege Klubaren parean izan zen edizio hartan. Ordutik, ekitaldiak lotura estua mantendu du udalerriarekin; nahiz eta edizioren bat edo beste galdu izan Gerra Zibilaren edo beste gertaera historiko batzuen ondorioz.

Iturria: https://www.circuitodegetxo.com/carrera/
Tradizioz uztailaren 31ri lotuta egon den arren —San Inazio jaia—, Getxoko Zirkuituak data egokitu izan du: probaren profesionalizazioaren ondorioz nazioarteko txirrindularitzaren egutegira moldatu behar izan da. Aurten, abuztuaren 2an, igandea, izango da lasterketa.
2026ko edizioak 172,2 kilometroko eta sei itzuliko ibilbidea izango ditu. Irteera neutralizatua Bilboko Guggenheim Museoko zelaigunean izango da; helmuga, berriz, Foru kalea – Arkotxa inguruan. Hirian bertan eliteko txirrindularitzaz gozatzeko aukera paregabea; proba honen bereizgarri den giro hurbil eta bereziarekin.

Punta Galea Txirrindulari Elkarteak eta Getxoko Udalak antolatu dute, eta Getxoko Zirkuitua Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) nazioarteko egutegiaren parte da, eta urtero lehen mailako talde eta txirrindulariak biltzen ditu. Hala, udalerriko kaleak goi-mailako txirrindularitzaren agertoki handi bihurtzen dira.
Gainera, lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da: ETB1en 15:00etatik 17:00etara, eta streaming bidez.
Ezinbesteko hitzordua izango da txirrindularitzaz, lasterketa nagusietako giroaz eta Getxori estu lotutako kirol-tradizioaz gozatzen dutenentzat.
Irakurri gure kultura-agenda eta topatu askotariko programazioa zuzeneko musikarekin, antzerkiekin, erakusketekin, familientzako jarduerekin, tailerrekin eta publiko guztientzako beste proposamen batzuekin. Edukiak aldizka eguneratzen ditugu, beti izan ditzazun aukeratzeko plan berriak.
Egun horietan Bizkaia bisitatuko duzu eta oraindik ez duzu ostaturik? Getxon ostatu hartzea gomendatzen dizugu, Bilboko erdigunetik 20 minutura. Kultura eta atsedena uztartzeko leku ezin hobea da, euskal kostaldera zuzenean sartzeko aukerarekin, hondartza paregabea eta itsasoko haize leuna lagun.
Informazioa jaso garraio publikoari, 24 orduko lurpeko aparkalekuei eta Getxon mugitzeko beste modu batzuei buruz hemen.
![]() |
Metro Aiboa |