Ekonomia Sustapena
Data: 2026/6/4 - 2026/6/4
Ordutegia: 14:00-15:00
Tokia: Getxo Elkartegia
Getxoko Udalak lan handia egiten du ekonomia-sustapenaren alorrean, legegintzaldi-planetan jasota dagoen bezala; horren erakusgarri dugu udalerriko enpresen profesionalizazioari zuzendutako jarduerak gauzatu dituela. Ildo horretatik, askotariko prestakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu, eta hainbat proiektu eta programa espezifikotan parte hartzen du, betiere enpresa-sarea sendotze aldera. Xede hori betetzeko lagungarria da, batetik, enpresa-berrikuntza sustatzea eta, bestetik, turismo-zerbitzu erregularren eskaintza babestea.
2 ildoa: Jarduera-turistiko bermatuak abian jartzeko laguntzak, profesionalei eta enpresa turistikoei zuzendutakoak.
Helburua da enpresa-sarea indartzen laguntzea, enpresen nahiz profesionalen arteko harremana eta lankidetza indartuz. Asmoa da lankidetza horren ondorioz enpresa turistikoek zerbitzu, jarduera eta/edo produktu turistiko berritzaileak, erregularrak eta kalitatezkoak garatzea eta abian jartzea, eta haiek merkaturatzeak (zuzenean eta zeharka) laguntzea Getxoko enpresa turistikoen multzoari.