Hasiera  Zer egin  Edari dastatzea belaontzian Bilboko itsasadarretik

Edari dastatzea belaontzian Bilboko itsasadarretik

Cata a bordo de un velero

Ezagutu Bilboren historia belaontzi batetik eta gozatu dastatze berezi batez, itsasontzian bertan, uztartze eta guzti

Turismoa egitea, nabigatzea eta ardo onak gustuko badituzu, Bilboko itsasadarretik igarotzeko aukera eskaintzen dizugu, Abra-Getxo kirol portuan atrakatutako 12 metroko eta 8 lagunentzako belaontzian igota eta, gainera, hainbat ardo eta aperitibo dastatuta.

Itsasotik Neguriko badiara iritsiko gara eta bertako jauregi eta jauretxeak ikusiko ditugu.

Bokalean Gizateriaren Ondare den Bizkaia Zubia miretsi ahalko dugu.Ibilaldian zehar txakolin dastatzea eta kriantza ardoen dastatzea egingo dugu, uztartzearekin.

Amaitzeko, Euskalduna Jauregitik hurbil dagoen Itsas Museoa, Deustuko Unibertsitatea, Guggenheim Museoa eta San Mames futbol zelai berria ikusiko ditugu.

Jaisterakoan, cava on bat edango dugu, gozokiekin.

Esperientzia hau Euskadiko Esperientziakprograma ofizialaren parte da eta PREMIUM kategorian sailkatuta dago, honelako esperientziak esklusibotasuna eta kalitate handia bilatzen dituen publikoari daude zuzenduta; Euskadiko programaren PREMIUM esperientziak 10 dira. Getxon badugu beste esperientzia bat: Asteburua belaontzi batean kostaldetik (basea, Getxon)

On line erreserba

PREZIOA:

79 € pertsonako 

LEKUA:

El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina

Logo Metro Bilbao Metro Gobela edo Neguri

 

DATAK:

ORDUTEGIA:

BARNE

- Patroia-gidaria, asegurua, erregaia, garbiketa eta ardo dastaketa eta kaba, uztartzearekin, eta zergak

EZ AHAZTU:

Klimari egokitutako jantziak gomendatzen ditugu eta gomazko zola duten oinetakoak (ez goma beltzekoak). Neguan berokia eta ura, udan

bainujantzia eta toalla.

Beharrezkoa da erreserba, gutxieneko taldea 4 pertsona, gehienezko taldea 7 pertsona.

 

ANTOLATZAILEA:

ERRESERBAK:

 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: