Hasiera  Zer egin  Punta Begoña galeriak. Ezagutu, partekatu, sortu...

Punta Begoña galeriak. Ezagutu, partekatu, sortu...

COVID-19ak eragindako krisi-egoeraren ondorioz, berriz ere atzeratu behar dugu Punta Begoñako galeriak irekitzea. Galeriak ikertzen eta zaharberritzen jarraitzen dugu, eta benetan espero dugu laster bertan gozatu eta aurrerapenak ikusi ahal izatea, betiere, segurtasun-neurri egokiei eutsiz.

Punta Begoña Getxoko historia eta, bide batez, Euskadikoa ere ezagutzeko espazio paregabea da.

Mugarri geologikoek, historiaurreko asentamentuek, bateria militarrek eta iragan hurbilaren aztarnek oraindik ere diraute horma horietan, garai hartan eta duela ehun urte Bizkaian bizitako eraldaketa ekonomikoan eraginik handiena izan zuen enpresaburuetako baten goreneko unearen ikur gisa.

Gaur egun, monumentua berreskuratzeko lanak egiten ari dira, gizartearen zerbitzura dagoen sormenerako, erakusketarako, ikerkuntzarako, prestakuntzarako, aisialdirako nahiz gozamenerako espazio bihurtze aldera. Ez ezazu bertan sartzeko aukera galdu eta horren gaineko historia ezagutu ezazu, zeurea ere bada eta. 

LEKUA:

 

Logo Metro Bilbao

Gobela edo Neguri metroa

 

 

* Bisita gidatua:

DATAK ETA ORDUTEGIA:

MOMENTUZ GALERIAK ITXITA DAUDE

HIZKUNTZAK:

Gaztelania, euskera, ingelesa (egutegiaren arabera). Frantsesa galdetu behar.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:

www.getxo.eus.

 

* Bisita autogidatua:

DATAK ETA ORDUTEGIA:

MOMENTUZ GALERIAK ITXITA DAUDE

HIZKUNTZAK:

Gaztelania / Euskara / Ingelesa / Frantsesa.

INFORMAZIOA:

Bisita audiogidatua NFC-en eta QR-en teknologia bidez.  

* Bisita gidatua familia osoarentzat:

DATAK ETA ORDUTEGIA:

MOMENTUZ GALERIAK ITXITA DAUDE

HIZKUNTZAK:

Gaztelania eta euskara.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:

www.getxo.eus.

 

 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: