

Pintxotan Getxotik
Pintxotan joatea Euskadiko ohiturarik maitatuenetakoa da. Tabernaz taberna edari bat eta pintxo bat hartzen joatean datza.
Zer dira pintxoak?
Euskal pintxoak Euskadiko gastronomiaren izarretako bat dira.
Jatorrian, ogi zati baten gainean aurkezten ziren, janari puska bat gainean zutela, egurrezko zotz batekin “pintxatuta”. Hortik dator izena.
Gaur egun, Getxoko tabernek askotariko pintxo tradizionalak eskaintzen dituzte, eta horiek sorkuntza modernoagoekin nahasten dira. Gutizia txiki horiek euskal gastronomiaren garapenaren erakusgarri dira.
Garapen horri eta sukaldaritzako sorkuntza berri zoragarriei esker, Getxoko pintxoen ibilbidea ezinbesteko plana bihurtu da udalerrira bisitan datozenentzat.
Getxoko pintxo-tabernetan denetarik aurki daiteke: prestatzeko errazenetatik hasita, patata-tortillazkoak eta urdaiazpikozkoak esaterako, originalak eta sormenez betetakoak direnetaraino.
Pintxo-potea
Pintxo-potea gaur egungo euskal gizartean oso errotuta dagoen jarduera da. “Tabernetara irteteko” ohitura sozial hori pintxo bat eta edari bat kontsumitzean datza, ohikoa baino prezio merkeagoan.
Orokorrean ostegun arratsaldetan egiten da, eta mokadu bakoitzak, edariarekin batera, 2 euro inguruko prezioa izaten du.
Pintxoak Getxon, Bilbotik 15 minutura
Getxoko tabernetan eguneko edozein momentutan dasta daitezke mokadutxoak. Dena den, ohikoena pintxo-pote ordutegian egitea da. Bada, ordu eta gune zehatz batzuetara mugatuta dago hori.
Portu Zaharra
Portu Zaharra arrantzaleen herri txiki bat izan zen, eta gaur egun bere esentzia tradizionala mantentzen du. Leku bitxia da, eta Euskadiko gastronomiaz goza daiteke Abrako badiako ikuspegi ederraz gozatu bitartean.
Portu Zaharrean pintxo eta aperitiboen honako taberna hauek daude:
![]() |
Metro Algorta |
Areeta
Areeta auzoa da euskal pintxoez gozatzeko beste leku bat. Gainera, horren ostean Bizkaia Zubia bezalako monumentuen artetik paseatu daiteke, eta Bilboko itsasadarraren ondoko eraikin historikoetatik.
Areetako establezimendu hauetan askotariko pintxoak dasta daitezke:
![]() |
Metro Areeta |
Kirol Portua
Merkataritza eta aisiarako eremu bat eta kirol nabigaziorako instalazioak izateaz gain, Getxoko Kirol Portuan euskal sukaldaritzaz goza daiteke.
19:00etatik aurrera honako taberna hauetara jo daiteke bi euroren truke askotariko pintxoak dastatzera ardo kopa batekin edo garagardo batekin lagunduta:
![]() |
Metro Neguri/Gobela |
Romo
Areeta auzoaren ondoan dagoen Romon ere askotariko eskaintza gastronomikoa topa daiteke:
- Azkena
- Bodeguilla Tudelilla
- Ederra
- El Museo
- La Mona
- Yanik
- Zer nahi
![]() |
Metro Areeta |
San Nicolás
Portu Zaharraren gainean, San Nikolas plaza inguruko tabernek pintxoa doan dastatzeko aukera ematen dute edari bat kontsumituz gero.
Ibilbide honetan pintxo eta aperitiboen honako taberna hauek daude:
- La Plaza
- Maggies Farm
- Nikkou
- Salem Cafe
- Saniko
- Sustrai taberna
![]() |
Metro Algorta |
Katea
Katea deritzon ibilbidean, Algorta auzoko Salsidu eta Sarrikobaso kaleen artean, honako pintxo-taberna hauetan dastatu daitezke bertako eskaintza gastronomikoaren adibide diren mokadutxoak:
- Patxeko etxea
- Patxeko etxea bi
- Bodeguilla butroi
- Salsidu
![]() |
Metro Algorta |
Ezagutu zehatz-mehatz Getxoko pintxo-taberna guztiak, Bilbotik 15 minutura, eta gozatu gure miniaturazko sukaldaritzaz.
Euskal gastronomia aukera ona da Euskadiko kultura ezagutu, harremanak egin eta tokiko giroaz gozatzeko. Gainera, modu paregabea da indarrak hartzeko Getxon zehar ibilaldi turistiko luzea egin ostean; esaterako, edozein turistarentzat ezinbestekoak diren Getxoko bost ibilbideetako bat.