Parapentea Getxoko itsaslabarretatik
Hegan egin Euskal Kostaldearen gainean
Jende gehienak uste ez bezala, parapentean hegan egitea esperientzia lasai eta atsegina da, eta bertan zaudenean sentipen liluragarri eta apartekoak izango dituzu.
Ez pentsatu gehiago eta anima zaitez parapentean hegan egitera. Jakintza joan egiten da, baina bizipenak betiko geratzen dira, utzi zalantzak alde batera eta etor zaitez ziurrenik zure bizitzako esperientziarik aberasgarrienetarikoa izango den honetaz gozatzera.
PREZIOA (2024):
60€-tik gora pertsonako.
LEKUA:
Barinatxe/La Salvaje eta Gorrondatxe/Azkorri hondartzak.
Larrabasterra metroa. |
DATAK:
Urtea osoan zehar.
ORDUTEGIA:
Galdetu behar.
BARNE DAGO:
Material guztia berri-berria da eta homologatuta dago bi lagunentzako hegaldiak segurtasun handiz egiteko; aseguruak eta pilotu tituludunak.
IRAUPENA:
20 - 30 minutu.
BESTELAKOAK:
- Aldez aurretik erreserbatu behar da.
- Gutxieneko adina 7 urte.
- Mikro SD txartel bat ekartzen baduzu, hegaldiaren argazkiak eta bideoa eramango dituzu oroigarri moduan grabatuta.
- Jarduera hau baldintza meteorologiko egokien menpe dago.
- Segurtasunagatik, ezin dute jarduera hau egin haurdun dauden emakumeek, ezta bihotzean edo balbularen batean arazorik duten pertsonek.
ANTOLATZAILEAK:
Fangaloka Style Tel. (+34)627632133 www.fangalokastyle.com Erreserba On line
iParapente Tel. (+34)658872188 www.iparapente.com/ Erreserba On line