Getxoko Ingurumen Aretoa
Ingurumenarekin sentsibilizatu
Ingurumen Aretoa Bolueko Hezegunetik oso hurbil dagoen zaharberritutako baserri batean dago.
Informaziorako eta ingurumen-sentsibilizaziorako ekipamendua da, gure inguruan garapen jasangarriari laguntzeko helburuaz sortu dena.
Egitarau berezia eskaintzen du edozein ikusle motari zuzendutakoa: umeei, familiei eta helduei:
Ibilbide gidatuak:
- Bolueko hezegunearen historia, bilakaera, kontserbazio egoera eta ekosistema horretako biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide gidatua.
- Santa Koloma bisitatzeko ibilbide gidatua. Ingurumen alderdiak aztertzeaz gain, bailararekin, bizilagunekin, arkitekturarekin, errotei lotutako iraganarekin edo bandoen arteko gudekin zerikusia duten alderdiak aztertuko dira.
Ginkana autogidatua:
Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu.
Txiki tailerrak:
Txikiei zuzendutako eskulan tailerrak, ingurumen eta jasangarritasun edukiak lantzeko.
PREZIOA :
Dohainik.
LEKUA:
Larrañazubi , 12 B.
ORDUTEGIA:
Abuztuan itxita.
BESTELAKOAK:
- Aldez aurretik erreserbatu behar da.
- Hileko programazioa kontsultatu.
ANTOLATZAILEA:
GETXOKO INGURUMEN ARETOA Tel:688 883 596 665