Hasiera  EZAGUTU GETXO  Getxoko Skate

Getxoko Skate

Skate

 

"Volcom presents Euskaltel La Kantera Pro" nazioarteko ekitaldia da, Areetako eta Arrigunagako pistetan tokiko lehiaketak antolatzen dira eta nazioarteko skater onenek ere parte hartzen dute

“Volcom presents Euskaltel La Kantera Pro” txapelketa ekainean ospatuko da


 

La  Kantera Skatepark

La Kantera leku magikoa da. Ez bakarrik daukan ikuspegi bikainagatik, baizik eta bere historiagatik. 1987. urtearen amaieran, skatea artean hain ezaguna ez zenean, bertako gazte talde batek skatepark bat eraikitzea erabaki zuen, Euskadin ez ezik mundu osoan ezaguna izango zena.
La Kantera izan zen Euskal Herrian eraikitako lehenbiziko skate pista, eta Europan gaur egun dauden skatepark zaharrenetako bat da. Bere kokalekuak, Abrako badian, gotorleku zahar baten hondarren artean, eta Arrigunagako hondartzaren eta La Galeako troken ikuspegiarekin, berezi egiten du. Horrela, La Kanterako pista skate erradikalagatik bereizten da. Estatuko skaterren sorlekuetako bat da eta bowl bikaina dauka.


Kokapena

Google maps


Prezioak

Sarrera dohainik.

 

Web

La Kantera Pro

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: