

CHEF´S VOICE, guztiontzako moduko karta
Getxon, Bilbotik 12 minutura, hainbat jatetxe eta tabernatan eta gozodenda batean karta entzun ahal izango duzu hainbat hizkuntzatan. Hori guztia Chef’s Voice teknologiari esker.
Zer da Chef’s Voice?
Ahots bidezko laguntza emateko funtzioa da, guztiek karta ulertzea errazten duena, bereziki ikusmeneko desgaitasunak edo desgaitasun kognitibo eta organikoak dituztenek. Teknologia hori Getxoko hainbat jatetxe eta ostalaritza-establezimendutan topa daiteke, eta mahaikideei beren gailuetan karta edo menua entzuteko aukera ematen die.
Nola erabili Chef’s Voice?
Karta entzun ahal izateko, QR kodeak eskaneatzeko funtzionaltasuna duen gailu mugikor bat behar da. Behin eskaneatuta, azaltzen den orrialdean aukeratu ahal izango da zein hizkuntzatan entzun jatetxeek eta estabezimenduek eskaintzen dituzten plater eta produktu gastronomikoak. Hala, play sakatu baino ez da egin behar karta entzuteko, eskaintzari buruzko informazio guztiarekin.
Chef’s Voice Getxon
Chef’s Voice 2017az geroztik dago martxan Getxon, eta helburua da guztiei egokitutako eskaintza turistikoa sustatzea.
Tresna berri honekin, Getxok beste urrats bat eman du turismoari lotutako berrikuntzan. Hala, oztopoak kendu ditu udalerria ezagutu eta gozatu nahi dutenentzat, eta turismo lagunkoiagoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa bultzatu du.
Ahots bidezko Chef’s Voice laguntza zerbitzua eskura duten establezimenduek zigilu berezigarri bat daukate, eta honako hauek dira: