Seme-alabak argitalpenaren bitartez, Guraso Eskolako prestakuntza jarduerak osatu nahi dira, Getxoko familien artean solaskidetzarako eta esperientzien trukaketarako baliabide bat sortuz, eta, era berean, familia horien partaidetza dinamizatzeko balio duena.
Ekimen honen helburu nagusia, gurasoei euren seme-alaben hezkuntzarekin zerikusia duten prestakuntza-gaiak hurbiltzea da. Argitalpen honek dibulgazio izaera du eta urtean bi zenbaki ateratzen dira (urtarrilean eta irailean), eskola-komunitatearen une garrantzitsuenetan hain zuzen ere.