Ekitaldien Agenda

Musika

KONTZERTUA Musikeneko Interpretazioa Masterraren ikasleak

Data:2020/10/23 - 2020/10/23

Ordutegia:19.00

Tokia:Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoa (Areeta)

  • Musikeneren eta Andrés Isasi Musika Eskolaren arteko lankidetzaren emaitza den kontzertua. Bertan, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Arte Irakaskuntzak eta Musika Interpretazioa Masterreko ikasleek 2019-2020 ikasturtean egindako lana erakutsiko digute. Entzungo ditugun instrumentu-taldeak –Haize bostkotea eta Hirukotea– Masterreko programaren barruan praktika kolektiboko laborategi gisa jaiotzen dira, eta berariaz sortzen dira kontzertu honetarako.
  • Sarrera gonbidapenarekin, aurretik Areetako Musika Eskolan hartuta

Sikter Brass: Interpretazio Masterrean sortutako metal boskotea. Espainiako hainbat tokitako gazteek osatzen dute (Valentzia, Madril eta Tenerife), eta gradu-ikasketak amaitu ondoren, beren prestakuntzarekin jarraitzea erabakitzen dute, interpretazioaren munduan bikaintasun maila bat bilatuz. SIKTER Brass: 

Pablo Martínez Peiró (Tronpeta), Rodrigo García Heras (Tronpeta), Pau Climent Mahiques (Tronboia), Fco. Javier Pérez (Tronpa), Ismael Marínez Linares (Tuba).

Programa:

  • Viktor Ewald (1860-1935) - Quinteto nº1 op. 5 Bb minorren
  • Alexander Arutiunian (1920-2012) – ArmenianScenes
  • Enrique Crespo (1941) - Vals Peruano

Trío Camelot: Jari Piperrek (AEB) biolontxeloan, Susana Valenciak (Kolonbia) biolinean eta Garazi Goñik (Euskal Herria) pianoan sortutako taldea. Bat egiten dute konfiantzan eta etengabe garatzen ari diren ideia musikalen ekarpenean oinarritutako talde-dinamika garatzeko bokazioz eta gogo biziz. Bere helburu nagusia, nahi den Urrezko Aroa ez izan arren, interpretazio eta lankidetza artistikoaren bidez gogora ekarri nahi duen garai batean musika egitea da. Hirurek graduondoko eta masterreko ikasketak egiten dituzte Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.

Programa

  • L. V. Beethoven – ( 1770-1827) Trío para violín, violonchelo y piano, Op. 70 nº1 ''Ghost''

Argibide gehiago 

Ekitaldien bilaketa