Antzerkia
Data: 2024/4/30 - 2024/4/30
Ordutegia: Hasiera Ordua
Tokia: Muxikebarri (Ereaga aretoa)

Kultur Etxearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, apirilaren 30erako Muxikebarrin aurreikusita zegoen ‘El inconveniente’ antzezlana bertan behera geratu da.
Kultur Etxeak online zein orotarako kutxazainetan erositako sarreren itzulketa egingo du laster, ezer egin gabe.
Bestalde, Muxikebarrin edota Romo Kultur Etxean eskuko diruz edo datafonoz erositako txartelen itzulketa apirilaren 15etik aurrera eskatu ahal izango da Muxikebarriko txarteldegian (ordutegia: 10:30-13:30 / 16:30-19:30).
Egilea eta Zuzendaria: Juan Carlos Rubio
Zineman arrakasta handia lortu ondoren, Juan Carlos Rubiok “El inconveniente” filmaren antzerki-bertsioa berregokitu eta zuzentzen du. Komedia honek Luisen istorioa gerturatzen digu, auzo on batean pisua bilatzen duen mutil on batena. Higiezinetako agenteak Luisen gustuko ezaugarri guztiak dituen etxebizitza eskaini dio: prezio merkea, zabalera, argiatasuna eta ikuspegi ederrak. Eragozpen txiki bat baino ez du: jabea pisuan biziko da hil arte. Lolari (hirurogeita hamabost urte) bi aldiz egin diote bihotzeko ebakuntza eta, zalantzarik gabe, ez du askoz gehiago jasango... edo agian bai.
Saltokiak: