Prentsa-oharra

Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko ikerketa bekaren bostgarren edizioa deituta

2021/11/18

Gaurtik datorren abenduaren 15era arte zabalik egongo da Emakumeek Getxoko historiari egindako ekarpena izeneko ikerketako bekaren bostgarren ediziora aurkezteko. Helburua da Getxoko emakumeek bete duten paperaz datu berriak argitaratzea edo datu jakinetan sakontzea, “emakume getxotarrek  historia eta bizitza kultura, sozial, ekonomiko edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzeko eta ezagutzera emateko. Proiektu honen bidez, batzuetan ahaztuta dagoen emakumeen errealitatearen aurrean pentsamendu kritikoak sustatu nahi ditugu, genero-berdintasunari dagokionez jarrera koherentea eta aktiboa izatea erraztuz.”, azaldu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Lanak aztertuko duen gaia emakumeek Getxoren historian izan duten paperari buruzko informazioa eskaintzen duen edozein ikerketa izango da, emakume batek modu indibidualean, emakume talde batek edo Getxoko emakumeek kolektibo gisa.   

Beka norbanakoak edo taldeak eska dezakete, eta aurkeztu nahi duten pertsonek gehienez 15 foliokoa izan beharko den proiektua aurkeztu beharko dute, eta horretan besteak beste, titularra, edukiak, gaiaren justifikazioa, helburuak eta metodologia  agertu beharko dira. Euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango da. Proiektuak Udaleko erregistro nagusian aurkeztu beharko dira, HABetan edo legeak aurreikusitako tokietan.  

Dotazio ekonomikoa 10.000€koa izango da, eta %75ekoa izango da proiektua aurkezten denean eta gainerakoa, %25a, behin betiko txostena ematen denean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +