2021/11/8
Udal Ingurumen Arloak Getxoko Abran hegaztiak begiratzeko jarduera antolatu du. Ekimena, “Getxonatura, ezagutu eta zaindu” goiburuko ekimenaren barruan dago eta bere helburua gure biodibertsitatea ezagutzea eta kontserbatzea da.
Jarduera Areetako kaiko pasealekuan egingo da, La Bola hondartzaren ondoan, larunbat honetan, hilak 13, 10:00etatik 13:30era. Ekintzaren helburua hau da: babesteko, jateko, negua igarotzeko edo migrazioan atseden hartzeko leku gisa Abra barrualdea aprobetxatzen duten hainbat hegazti espezie erakustea bertara hurbildu nahi duen jendeari: antxetak, koartzak, zangaluzeak, txenadak, txilinportak, murgilak, pottorroak, araoak, aliotak eta, seguruenik, ingurutik dabilen hain arrunta ez den espezieren bat ere.
Aipatutako tokitik, eta material optikoa erabiliz, hala nola teleskopio eta prismatikoak, baita landa-gidak ere, ahalik eta espezie gehien ikusteko ahalegina egingo da, interesa duten pertsonei udalerriko kostalde tarte honetako hegaztien aberastasuna erakusteko. Halaber, hegaztien balioak eta natura-inguruneari egiten dioten ekarpena transmititzeko saiakera egingo da, haiek behatuz, gozatuz eta identifikatuz.
Jarduera honetarako, doakoa, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, eta edozein pertsona pasa daiteke eremutik aipatutako egun eta ordutegian.