2021/10/21
Larunbat honetan, hilak 23, 10:00etatik 13:30era, Udaleko Ingurumen Arloak landare exotiko inbaditzaileei buruzko tailer praktikoa antolatuko du Bolueko hezegunean, “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” jardunaldien barruan.
Tailerrari hasiera emateko hitzaldi labur bat eskainiko da ponpa-etxean, espezie exotiko inbaditzaileei buruzkoa (zeintzuk diren, sortzen dituzten arazoak, horiek zelan saihestu eta, ahal bada, zelan konpondu). Ondoren, ibilbidea egingo da inguruan dauden espezieak identifikatu eta horiek desagerrarazteko dauden metodoak ezagutzeko.
Parte-hartzaileek (7 urtetik gorakoak), espezie horiek kentzen lagundu ahalko dute: beltxale japoniarra (Ligustrum japónica), tximeleta-landarea (Buddleja davidii) eta basabaratxuria (Allium triquetum), besteak beste. Halaber, bidean aurkitzen diren hondakin solidoak batu egingo dira, batez ere plastikoak.
Antolatzaileek horretarako beharrezkoak diren tresnak emango dituzte. Erakustaldiaren zati bat hezegune barruan egingo denez, uretako botak, mahuka luzeak eta arropa egokiak eramatea gomendatzen da. Parte hartzeko, komeni da aldez aurretik izena ematea boluenatura@gmail.com helbidean, tailerraren antolaketa hobetzeko.