Merkataritza unitatea

Getxoko Udaltzaingoaren Merkataritza Unitatea Getxoko establezimenduen eta administrazio publikoaren arteko solaskidea da bide publikoan; horrela, udal-mailako harremanak errazten ditu.

Unidad Administrativa

Zein da merkataritza-unitatearen "modus operandi" delakoa?

Merkataritza Unitateak lankidetza estuan lan egiten du kaleko saltokietako, zerbitzuetako eta ostalaritzako arduradunekin, poliziaren eta establezimenduen arteko harremanak sendotzen laguntzeko. Horrek esan nahi du:
  • Konfiantzazko harremanak ezartzea
  • Bilerak antolatzea
  • Tokiko ekitaldietan parte hartzea
  • Segurtasunari buruzko hezkuntza-programak eskaintzea

Zer egiten du merkataritza unitateak?

Aholkuak eta informazioa ematea
  • Udal-izapideetan ari diren establezimenduei: titulartasun-aldaketak, espazio publikoa erabiltzeko baimen-eskaerak, ...
  • Legezko neurri eta araudiei buruz:  irekitzeko ordutegiak, negozio-lizentziak, legez kanpoko produktuen salmenta, kalez kaleko salmenta, jarduera terrazetan,...
  • Denbora errealean, SMS bidez, honako hauei buruz: inguruko gorabeherak, segurtasun-alertak edo bestelako informazio orokorra, hala nola alerta klimatologikoak.
  • Autobabes-planei buruzkoa.
Bitarkari-lana
  • Kexei edo salaketei erantzutea eta, beharrezkoa denean, neurriak hartzea. 
  • Negozieon jabeen eta, oro har, komunitatearen artean  bitartekari izatea.
  • Ikuskapen erregularrak egitea.
Prebentzioa
  • Establezimenduetara bisitak egitea, segurtasun-gaiei buruzko kezkak eta beharrak zuzenean ezagutzeko.
  • Negozioetan segurtasun-aholkularitza ematea.
  • Merkataritza-eremuetan prebentzio-lanak planteatzea eta diseinatzea.
  • Segurtasun-neurri egokien ezarpena sustatzea, hala nola: zaintza-sistema, argiztapen egokia, ...
  • Establezimenduekin lotutako delituen prebentzioa: drogak, billete faltsuak, ...
  • Merkatariei eta ostalariei prestakuntza ematea dokumentazio eta diru faltsuari buruz.
Datuak eguneratzea
  • Getxoko establezimenduen datu-basea etengabe eguneratzea, titularrekin edo harremanetarako pertsonarekin ahalik eta denbora laburrean harremanetan jartzeko beste negozioan gerta daitekeen edozein gorabeheraren aurrean eta/edo haintzat interesgarria den informazioa bidaltzeko.

Merkataritza unitateak beste zertan lagun zaitzake?

Jarri harremanetan gurekin: 944660202
...

Getxoko Udaltzaingoa

Alango 25 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 02 02
Faxa: 94 466 00 96
Ordutegia: 8.30 - 14.00