Garabia zerbitzua eta Autoa bertan behera iztea

Coches de la Policía Local

Garabia zerbitzua

Biltegia Alango Kalea 25 helbidean dago kokatua.

Telefonoa: 94 466 02 02

Tasen ordenantza Fiskal Erregulatzailea ibilgailuak bide publikotik kendu eta hauek udal lokaletan egoteagatik:: ordenantzak

Autoa bertan behera iztea

Bai. Ibilgailuaren titularra bazara Udaletxeari eman diezaiokezu, trafiko sailean baja emateaz arduratuko dena. Horretarako ibilgailua Udal Biltegira eraman beharko duzu. Ibilgailua mugitu ezin baduzu, eta zonalde publikoan egoteko kasuan, Udaltzaingoek garabiarekin eraman ahal izango dute. Kasu honetan, garabiaren gastuak ordaindu beharko dituzu.

Gainera, inprimaki bat bete beharko duzu eta titularraren NAN fotokopiarekin batera Udaltzaingoaren Administrazio Unitatera eraman Udaletxeko edozein Herritarren Arretarako Bulegora.

Ibilgailuen emate inprimakia: imprimakia  PDF

Bai. Udaltzaingoak kalean hogeita hamar egun baino gehiago daramaten ibilgailuen edo begien bistako abandonu egoera daudenen kontrola eramaten du. Beharrezkoa iruditzen bazaizu Koordinazio Zentroa (944660202) abisatu dezakezu, eta honek ibilgailu hori erretiratzeko agindua emango du.

Abandonaturiko ibilgailuak erretiratuak izango dira eta udal biltegira eramango dira. Lekualdatze eta egonaldi tasa titularraren ardura izango dira.

Ibilgailu batek biltegian bi hilabete baino gehiago pasatzen dituenean titularrak erretiratu gabe, edo kalean hilabete baino gehiago daramanean eta arrazionalki abandonu egoeran dagoela edo mugitu ezin dela pentsatzea ahalbidetzen duten hondaketak dauzkanean edo matrikula plakak faltan dauzkanean, hondakin solido bezala kontsideratuko da. Aurretik titularra informatuko da, identifikagarria baldin bada, gehienez hamabost eguneko epean ibilgailua erretiratzeko, beharrezko erretiratze eta egonaldi tasak ordainduz. Hau epe horretan ez egitekotan, Udaletxeak hondakin solido bezala tratatuko du, eta tributu zorra likidatu eta bildu egingo du. Udal biltegian uzten diren abandonatutako ibilgailuek, gehienezko bi hilabeteko tasa ordainduko dute.

Ibilgailuaren titularrak hau hondakin solido bezala tratatzeko ematekotan, emate horren erabakia betetako Akta baten bidez eta beharrezkoa den dokumentazioarekin formalizatuko da.

...

Getxoko Udaltzaingoa

Alango 25 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 02 02
Faxa: 94 466 00 96
Administrazio unitatearen ordutegia: 8.30 - 14.00