Isunak
Trafiko-arauak hausteagatik zehapen-prozedura kudeatzeko zerbitzua, bai eta Getxoko Udalaren trafiko-zehapenak borondatez biltzea.

Algortako Salsidu kaleko 35. zenbakiko atzeko solairuan emango du zerbitzua.
Telefono zenbakia: 94 666 01 09
Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara, eta asteazkenetan, 16:30etik 19:30era ere izango da. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Udako ordutegia (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra) astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara izango da, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Emaila: trafikozigorra@getxo.eus
Jakinarazpena ibilgailuaren titularrak izendatutako helbidera iritsi arte itxaron behar duzu. Salaketa jakinarazi ondoren, interesdunak 20 egun naturaleko epea izango du borondatezko ordainketa egiteko, zehapenaren zenbatekoa % 50 murriztuta (salbu eta arau-hauste oso larrietan, gidaria ez identifikatzeagatik).
Elektronikoki aurkeztea:Sar zaitez oae. Identifikatu ziurtagiri elektroniko edo b@kQ bidez, hautatu ordaindu gabeko ordainagiriak eta sakatu "Ordainagirien abonuak" botoia.
Edo sartu nire ordainketa. Aukeratu 9052180 CPR zenbakia. Idatzi zure ordainagirian agertzen diren IGORLE zenbakia, ERREFERENTZIA, IDENTIFIKATZAILEA eta ZENBATEKOA.
Aurrez aurreko aurkezpena:
Finantza-erakunde elkartuetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, BBVA, Caixabank, Bancon Santander eta Banco Sabadell.
Getxoko Udalaren finantza-erakunde laguntzaileren batean kreditu-txartela baduzu, ordainagiri hori zure finantza-erakundeko kutxazain automatikoan ordain dezakezu.
Idazki bidez, zehapen-prozeduraren instrukzio-egileari zuzendu beharko zaio, eta bere defentsarako egokitzat jotzen dituen frogak aurkeztu eta/edo proposatu ahal izango ditu. Ordainketa deskontuarekin egiten badu epe horretan bertan, alegazioak ez aurkeztutzat hartuko dira.
Epea: 20 egun natural dituzu, salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioen plegua aurkezteko.
Elektronikoki aurkeztea:
Administrazio Elektronikoaren Bulegoan: identifikazioa - Nire erregistro telematikoa - Eskaera egitea - Getxoko Udala - Isunak - Identifikazioa edo alegazioa (egin nahi den izapidea).
Aurkezteko beste leku batzuk:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan.
Ibilgailuaren titularra enpresa bat bada: Zirkulazio Baimen baten titular diren pertsona juridiko guztiek (Ibilgailuen Erregistroan ibilgailuen titular direnek) edo ibilgailuren baten plaza luzeko errentari direnek DEVean alta eman behar dute.
Cuando Ud. recibe una notificación de una multa tiene un plazo de veinte días naturales a contar desde el día siguiente para pagar con un 50% de descuento.
Ez. Deskontuaren epea ibilgailuaren helbidean jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasten da kontatzen.
Bai. Udaltzaingoak aparkatuta hogeita hamar egun baino gehiago daramatzaten ibilgailuen kontrola darama, baita utzita daudela nabarmen dagoen haiena ere. Egoki iritziz gero, Koordinazio Zentrora dei dezakezu (944660202) eta hemendik jakinaraziko da ibilgailua kontrola dezaten.
Ez. Agiriak zuzen ez eramateagatiko isunak Probintziako Trafiko Buruzagitzak izapidetzen ditu eta hara igorriko da ezarritako zigorra.
Gidaria identifikatu behar duzu eta horren bidez zigorra jarritako unean nork gidatzen zuen jakinaraziko duzu. Horrela isunaren jakinarazpena gidari horri igorriko zaio zuk adierazitako helbidera.
Udaltzaingoak gidariak identifikatzeko eredu bat badu, eta derrigorrezkoa ez den arren, lagungarria izan daiteke (pdf dokumentua): identifikazio eredua PDF - Gazteleraz bakarrik
Bai. Zu zeu baldin bazara ibilgailuaren titularra, borondatez Udalari lagatzeko aukera duzu eta hau arduratuko da trafikoan baja emateaz. Horretarako, ibilgailua Udal Biltegira eraman behar duzu. Ibilgailua zuk ezin baduzu eraman eta eremu publikoan baldin badago, Udaltzaingoak eraman dezake garabiarekin. Kasu honetan zuk ordainduko dituzu garabiaren gastuak.
Gainera, inprimaki bat bete baharko duzu eta titularraren NAN fotokopiarekin batera Udaltzaingoaren HAGean aurkeztu edo Udalak Herritarrei Arreta egiteko duen Bulegoeren batean.

Isunak
Algortako Salsidu kaleko 35. zenbakiko atzeko solairuan (Algorta) Getxo
Telefonoa: 94 666 01 09
Faxa: 94 466 00 96
Posta elektromikoa: trafikozigorra@getxo.eus
Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara, eta asteazkenetan, 16:30etik 19:30era ere izango da. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Udako ordutegia (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra): astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara izango da, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.