Euskadiko Familia Turismoko Kluba
Familia-turismoa Euskadira egindako aisialdiko bisiten % 11 baino zertxobait gehiago da. Euskal Kostaldeko helmuga, txango eta jarduerekiko interes berezia du, eta Euskadi bisitatzen duten familien artean informazio bilaketa gehien sortzen duen udalerrietako bat da Getxo.
Udako turismoa da batez ere; Aste Santuan ere ondo ezarri da, eta gero eta joera handiagoa du egonaldi laburrak kontratatzeko, baita sasoiz kanpo ere. Kostaldeko gune eta udalerrien bisita ( % 75,81) eta bertako kaleetan paseatzea hiria ezagutzeko ( % 70,97) azken 3 urteetan Euskadi bisitatu duten familia gehienek egindako bi jarduera dira.
Jarduera horien ondoren, hurrengoak: Euskadi ezagutu ( % 45,16), pintxoetara joan ( % 40,32) eta jatetxe on batean bazkaldu ( % 37,10). Euskadiko familiek aukeratzen duten turismo-ostatu nagusia hotela da (% 27,87), eta ondoren landa-ostatua ( % 21,31).
FEENen (Familia ugarien Espainiako Federazioa) azken azterketaren arabera, familiek gehiago gastatuko dute bidaietan 2022an, eta inkestatutako familien erdiek baino gehiagok adierazi dute 2022an Euskadira itzultzeko asmoa dutela.
Oporren helmuga aukeratzeko aldagaien artean, familiek garrantzi berezia ematen diete, pandemiaren ondoren, masifikatu gabeko helmugei ( % 33,68); eta naturarekin lotutako jarduerekiko interesa handitzen dute (+%10,3), baita abentura anitzeko jarduerekiko interesa ere (+%10).
- Bezero-tipologia horren beharrak hobeto ezagutu nahi dituzu?
- Laguntza behar duzu zure zerbitzuak zure beharretara egokitzeko?
- Gustatuko litzaizuke hobeto kokatzea esparru horretan, edo, are gehiago, sarean lan egitea familia-turismoarekin lan egiten duten beste enpresa batzuekin?
Euskadiko Familia Turismoaren Klubean sartzeko aukera eskaintzen dizugu.
Euskadiko Familia Turismoko Kluba
Kluba hau Basquetourrek sustatzen du, eta Euskadi oporretarako aukeratzen duten familien beharrak asetzera bideratutako beharrezko baldintzak betetzen direla bermatzen duen enpresa-talde batek osatzen du.
Horren helburua Euskadi Familia Turismorako erreferentziazko helmugetako bat bihurtzea da.
Nork har dezake parte:
- Ostatuak
- Jatetxe-arloko enpresak
- Turismo-zerbitzuetako enpresak: aisiako eta turismo-jardueretako enpresak, garraio-enpresak, museoak eta interpretazio-zentroak.
Enpresentzako onurak:
- Aholkularitza
- Marketin- eta sustapen-ekintzak
- Lehiakortasuna eta espezializazioa
- Egokitzeko laguntzak
- Bereizketa
- Adimen lehiakorra
Euskadiko Familia Turismoko Kluba, Getxon
Hauek dira Klubean parte hartzeko prestatu diren lehen 20 enpresak:
Empresa | Actividad | |
---|---|---|
1 |
2 Millas | Bela |
2 | Barrika Surf Kanp | Bela |
3 |
Ciclos Olabarrieta | Ibilbideak bizikletaz |
4 |
Detalleres | Bisitak eta tailerrak |
5 |
El Bote Tours | Garraio turistikoa itsasontziz |
6 |
Escuela de Vela Jose Luis de Ugarte | Bela arina |
7 |
Espacio Zen | Chi-Kung, Tai Chi eta Meditazio tailerrak |
8 |
Fangaloka Style | Jatetxea + Jarduerak (bat baino gehiago) |
9 |
Hegohaize | Efoil, wingfoil |
10 |
Hotel Artaza | Ostatua |
11 |
La Kantera Skate Eskola | Skate |
12 |
La Ola Getxo | Jatetxea |
13 |
La Salbaje Surf Eskola | Surfa |
14 |
Marmitako Sailing | Bela |
15 |
Nayma-Waterbikes | Uretako bizikletak |
16 |
Polaris Nautika Eskola | Bela |
17 |
Smartin Bilbao | Gida turistikoa |
18 |
Sukaldeskola - Kitchen Getxo | Sukaldaritza tailerrak |
19 |
Transbordador de Vizcaya | Baliabidea, interpretazio-zentroa |
20 |
Uluwatu Camps | Turismo aktiboa |
Aholkularitza eta laguntza programa
Doako programa bat diseinatu dugu, merkatu-nitxo hau hobeto ezagutzen eta Euskadi Familia Turismo Klubeko kide izateko prestatzen lagunduko dizuna.
- Euskadiko Familia Turismo Produktuaren Klubaren aurkezpena.
- Praktika Egokien Tailerra: beste leku batzuetako adibide eta esperientzia arrakastatsuak ezagutuz inspiratuko gara.
- Bisita diagnostikoa: zure zerbitzuak familien beharretara egokituta dauden eta Klubaren baldintzak zenbateraino betetzen diren jakiteko bisitatuko zaitugu.
- Txosten-ebaluazioa eta hobekuntza-plan indibidualizatua: bisitaren ondoren, egoerari buruzko txosten xehatua emango dizugu, eta, beharrezkoa balitz, zurekin batera hobekuntza plan bat landuko dugu, Klubari atxikitzeko eta arlo horretan lan egiteko.
- Hobekuntzak ezartzeko laguntza teknikoa: sortzen zaizkizun zalantza guztiak argitzen eta beharrezko hobekuntzak ezartzen lagunduko dizugu.
- Zikloa amaitzean, prest egongo zara Euskadiko Familia Turismo Produktuaren Klubarekin bat egiteko eta haren abantailez baliatzeko.
Interesatzen bazaizu, bidal iezaguzu e-maila, ondoko helbidera: turismofamiliarra@getxo.eus
Getxo Elkartegia
Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo
Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus