Turismoko kode etikoa

32 enpresa turistiko getxotar aitortu dira Turismo Kode Etikoari atxikitako euskal erakundeei aitortza egiteko ekitaldian

Atzo, Bilbon, Turismo Kode Etikoari atxikitako euskal entitateak aintzatesteko ekitaldia egin zen, Lehendakaria bertan zela, eta bertan 533 euskal enpresa aitortu ziren, horietatik 32 getxotarrak.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ekitaldi honi ekin dio berriro, lehiakortasun-programak – Presentzialak – Ezartzearen aldeko apustua egiten duten eta pandemiaren ondorioz azken bi urteetan egin ez diren turismo-enpresak aintzatesteko.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa lehiakortasun-programa bat da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatua, Basquetourren bidez, eta turismo arduratsua lantzea du helburu, euskal enpresak eta helmugak lehiakorragoak, etikoagoak eta iraunkorragoak izan daitezen.

Euskadiko Turismo Kode Etikoa, Turismoaren Mundu Erakundeak garatu zuen Munduko Kode Etikoaren printzipioak egokitzen dira, bai eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako helburuak ere; bertan, euskal berezitasunak eta gure kulturaren berezko elementuak txertatzen dira.

Kode hau sinatzean, turismo-entitateek tokiko kultura eta tradizioa eta kultura-ondareko elementuak errespetatzeko eta zaintzeko konpromiso garrantzitsua hartzen dute, eta konpromiso horrekin batera, pizgarriak emango dira tokiko komunitateak turismo-jarduerekin elkartu daitezen eta jarduera horien onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak jaso ditzaten, bereziki enplegua.

 

Hauek dira ekitaldian aintzatetsitako enpresa getxotarrak, Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroaren parte direnak:

 

2 MILLAS VOLANS

www.2millas.com

ACERO SURF ESKOLA

www.acerosurfeskola.com

ARRANTZALE GASTROTABERNA

www.arrantzale.com

ASADOR BORDA

www.bordajatetxea.com

CAFETERÍA AREMUNA

www.facebook.com/aremunakafetegia/

DIVE TARPOON

www.divetarpoon.com

EL TRANSBORDADOR DE VIZCAYA

www.puente-colgante.com

ESCUELA NÁUTICA ARRILUZE

www.arriluzenautica.com

FANGALOKASTYLE

www.fangalokastyle.com

GALERIAS PUNTA BEGOÑA

www.puntabegonagetxo.eus

GO BASQUING

www.gobasquing.com

HOTEL ARTAZA

www.hotelartaza.com

HOTEL IGERETXE

www.hotel-igeretxe.com

HOTEL NEGURI

www.hotelneguri.com

LA BARMUTEKA

www.facebook.com/labarmuteka.dealgorta

LA OLA GETXO

www.laolagetxo.com

LOIZAGA PREST

www.imanoloizaga.com

MARMITAKO SAILING

www.marmitakosailing.com

MICE DESIGN

www.micedesign.es

MUNDO DE CERVEZAS

www.mundodecervezas.es

NÁUTICA GALEA

www.nauticagalea.com

OFICINA DE TURISMO

Getxo - DESCUBRE GETXO - Oficina de Turismo de Getxo

PENSION AREETA

www.pensionareeta.com

PENSION BASAGOITI

www.pensionbasagoiti.es

PETIT PALACE TAMARISES

www.petitpalacetamarises.com

POLARIS NAUTIKA ESKOLA

www.polariseskola.eus

RESTAURANTE TAMARISES IZARRA

www.tamarisesizarra.com

RESTAURANTE URRUTI-ETXE

www.urrutietxe.com

SAILING & WINE

www.sailingandwine.es

SMARTIN BILBAO

www.smartinbilbao.com

TXINUK

www.txinuk.com

WILEXTOURS

www.wilextours.com

 

Parte hartzen duten entitateek 8 printzipio hauek betetzeko konpromisoa egiaztatu dute: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea; tokiko tradizioa eta kultura sustatzea; gizateriaren kultura-ondarea zaintzea; pertsonen eskubideak errespetatzea; sektoreko langileei eta enpresaburuei tratu egokia ematea; bikaintasuna eta profesionaltasuna lantzea; jasangarritasuna eta berdintasuna, eta inklusioa eta tolerantzia (etnikoa, kulturala, erlijiosoa, sexuala eta soziala).

Programan parte hartzen duten enpresek Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapen Sailaren doako laguntza teknikoa jaso dute. Laguntza horrek prestakuntza eta aholkularitza indibidualizatua barne hartu ditu, eta, azkenik, memoria bat osatu du, entitateek 8 printzipio horiek betetzen dituztela edo betetzeko konpromisoa dutela. Memoriak Etika Batzorde batek baliozkotu ditu, eta horrela entitateak Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroaren parte izango dira.

Etengabeko hobekuntzako proiektu bat da, eta urrats garrantzitsua izan nahi du EAEko turismo-entitateek 2030 Agendako 17 GJHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) lortzeko bidean aurrera egin dezaten.

2020ko urriaz geroztik, euskal enpresak eta helmugak Basquetour-en eskutik ari dira lanean programa honetan, turismo arduratsuagoa eta lehiakorragoa lortzeko.

Aurten, 32 enpresa horiekin jarraituko dugu lanean, eta epe berri bat irekiko dugu, nahi duten enpresek aukera izan dezaten Turismo Kode Etikoarekin bat egiteko.

Interesatuta bazaude, jarri harremanetan 94 466 01 40 telefonora deituz edo posta elektroniko bat bidaliz turismokalitatea@getxo.eus helbidera.

« Ekonomia Sustapenara itzuli

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 08:30- 18:30
Ostiraletn: 08:30- 15:00
Abuztuan: 8:30 - 14:00

@getxolan
@getxolan
getxolan