2022/6/1
Erabakiak hartu behar ditut!
Hausnartu nahi duzu zure enpresako gai garrantzitsuei buruz? Gai gehiegi pentsatzeko eta denbora gutxi horretarako?
Getxo MEETINGeko hurrengo saio honetan, bi ordutan hainbat aurrerapen lortuko dituzu:
- Irudien ahalmena erabiliko dugu argi ikusten laguntzeko. Art Thinking izeneko metodologia, GetxoPhotoren obra batzuekin praktikan jarriko duguna.
Zergatik?
- Emaitza desberdinak lortzeko beste modu batean pentsatu behar delako, eta horretarako metodologia hori funtsezkoa da.
- Eguneroko atzera-aurrerak direla-eta, ia ez dugulako denborarik ematen estrategian pentsatzeko, eta horrek ez duelako uzten erabakiak arin hartzen.
- Bakarkako lana, laguntzarekin bada, arinagoa egiten delako. Zeure burua zarenean, egoera batzuek ispilua behar dute begiratzeko.
Nola?
- GetxoPhotoren argazkiak ispilu gisa balia daitezke, konponbidea eman nahi diegun gaiak bertan islatuta ikusteko.
- Art Thinking metodologia erabiliko dugu, artelanen behaketan oinarritua, galderen laguntzaz zure ondorioetara iristeko.
- Gaiak norberak landuko ditu, bakarka, pribatutasuna babesteko.
Zertarako?
- Argiago ikusteko.
- Ikuspuntua aldatzeko.
- Estrategikoan pentsatzeko, eta ez premiazkoan.
Topaketa Muxikebarriko kanpoaldean (Algorta). Ekainaren 9an, 14: 30etan. Zatoz garaiz! 16:30 arte iraungo du.
- Euria egiten badu, ekarri aterkia.
- Gogoratu papera eta boligrafoa ekartzea.
Izena eman behar da. Bidali mezu elektroniko bat getxopro@getxo.eus helbidera edo deitu 94 466 01 40 zenbakira. Lana eginda eramango duzu, ziur.
Getxo MEETINGen, ostegunetan, hamabostean behin, zita bat duzu zure enpresarekin. Kalitateko denbora tarte bat, pentsatzeko.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak:
BFAk kofinantzatutako proiektua