2026/11/24
Getxoko 15 komertziok beren erakusleihoen irudia berritu dute IED Kunsthal Bilbao entitateko ikasleen sormenari eta talentuari esker, "Epidermis Comercial" ekimenaren baitan.
Proposamen horrek aukera ematen die Moda Diseinua, Produktua, Barnealdeak eta Grafikoa espezialitateetako ikasleei beren ezagutzak praktikan jartzeko laneko testuinguru errealean. Aldi berean, parte hartzen duten establezimenduek ideia eta diseinu berriak baliatzen dituzte erakusleihoen aurkezpena hobetzeko, haien irudia indartzeko eta bezeroen arreta erakartzeko.
Elkarlan horren emaitza azaroaren 19an, ostegunean, ezagutarazi zen, 15 komertzio parte-hartzaileen inaugurazio-ibilbidearen bitartez. Bertan, esku-hartze sortzaileak ezagutu ahal izan ziren.
Komertzio hauek hartu dute parte:
|
KOMERTZIOA |
HELBIDEA |
RRSS |
|
MIKA |
Las Mercedes kalea 12, Areeta |
|
|
ELEI URBAN |
Sarrera Las Mercedes 22, Areeta |
|
|
KIRAYA |
Arlamendi kalea 4 - U – SS, Areeta |
|
|
ALMA |
Errekagane kalea 12, Areeta |
|
|
FERRETERIA GETXO |
Los Puentes 7, Areeta |
|
|
LUCRECIA |
Amistad kalea 7, Areeta |
|
|
RORA WORKS |
Santa Ana kalea 1, Areeta |
|
|
OBJETO |
Club kalea 2, Areeta |
|
|
OLABARRIETA |
Errekagane kalea 16, Areeta |
|
|
CASAL LIBURUDENDA |
Caja de Ahorros 24 – U - PB - 1i, Areeta |
|
|
CHARO ALVAREZ |
Las Mercedes kalea 10, Areeta |
|
|
ITZIAR |
Club kalea 7 - U - PB - 1i., Areeta |
|
|
LOFT DI LAURA |
Ibaiondo kalea 1 - PB – 6, Areeta |
|
|
STEVENS |
Kresaltzu kalea 19, Areeta |
|
|
ARKA DE NINES |
kresaltzu kalea 2, Areeta |
Ekimen honen bidez, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloak jarraitzen du tokiko merkataritzaren aldeko apustua egiten, hezkuntzaren eta merkataritzaren arteko lankidetza sustatuz eta diseinua eta berrikuntza funtsezko elementu gisa txertatuz hurbileko merkataritza dinamizatzeko, modernizatzeko eta ikusgarritasun handiagoa emateko.

