2026/11/20
GetxoAktibaTU! 2026 balantzearen datu batzuk partekatu nahi ditugu, eta, batez ere, eskerrak eman eragile guztiei ekimen honetan parte hartzeagatik.
Aurten 71 jarduera, 641 parte-hartzaile eta 46 negozio antolatzaile izan ditugu, eta horietatik 24 lehen aldiz sartu dira. Komunitate hau hazten ari da!
Eta bada nabarmendu nahiko genukeen datu bat: 71 jardueretatik 32 antolatu dira negozio edo profesional biren edo gehiagoren artean.
Lankidetzak GetxoAktibaTU!-ren oso aukera onak dira: aukera ematen dute ezagutzak partekatzeko, publiko berrietara iristeko eta proposamen desberdinak sortzeko. Baina, sor daitezen, askotan elkar ezagutu besterik ez dugu behar.
Lankidetza batzuk sortzen dira dagoeneko harremana duten establezimenduen artean, edo espazioaren lagapen kontuagatik.
Baina ziur nago GetxoAktibaTU! osatzen duzuen eragile guztion artean oraindik deskubritzeke dauden lotura eta ideia asko daudela.
Kontsultatu urtean zehar egindako jarduerak
Datorren urtean zuen zain egongo gara!!