Getxoko Merkataritza Sariak- Getxo Hurbil 2027
2026/11/12
Udalak, Ekonomia Sustapena Arloaren bidez eta udalerriko merkataritza-elkarteekin batera, abian jarri du “Getxo Hurbil Sariak” Getxoko Merkataritza Sarien laugarren edizioa. Azaroaren 13tik abenduaren 4ra, herritarrek, merkataritza-elkarteek eta beste entitate batzuek proposa-menak aurkeztu ahal izango dituzte udalaren webgunearen bidez.
Deialdi honen bidez, udalerriko hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-esta-blezimenduak eta zerbitzu-establezimenduak aintzatetsi, sustatu eta ikusarazi nahi dira, eta sektoreko eragileen lanari balioa eman nahi zaio, herritarren parte-hartzea bultzatzearekin ba-tera.
Guztira, 6 kategoriatan aurkeztu ahal izango dira hautagai-proposamenak:
- TRADIZIOA ETA IBILBIDEA. 20 urteko baino gehiagoko ibilbide komertziala duten saltokiei dago zuzenduta, beren funtsari eutsiz eta sustraiei uko egin gabe garai berri-etara egokitu direnei. Ibilbide luzea izatea eta urteetan zehar garai berrietara egokitzea baloratuko da, baita belaunaldien arteko erreleboa ere. (Belaunaldi-erreleboa edo ne-gozioaren transmisioa jatorrizko esentzia beraz).
- KOMERTZIO SORTU BERRIA – EKINTZAILETZA. Azken 3 urteotan ireki duten komertzioei dago zuzenduta, bereziki beren inpaktuagatik, originaltasunagatik, ekime-nagatik, ahaleginagatik, negozio-ereduagatik… nabarmendu diren ekintzaileei.
- 360º IRAUNKORTASUNA. Kontsumo arduratsua edo ingurumenarekiko eta gizarte-arekiko errespetuzkoa sustatzen duen negozio eredua duten saltokiei zuzendua, betiere GJHrekin (Garapen Iraunkorreko Helburuak) lotuta daudenei, bai hurbileko produk-tuak, produktu ekologikoak eta sasoikoak saltzeagatik, bai ekonomia zirkularrarekin lotutako balioak lortzeagatik, bai Zero xahutzeagatik, bai hondakinen kudeaketa ego-kiari buruzko ekimenak egiteagatik, bai energia edo ura aurrezteagatik, bai gizartera-tze-programak garatzeagatik, bai aukera-berdintasuna sustatzeagatik…
- BERRIKUNTZA. NEGOZIO EREDUAREN ERALDAKETA. Beren produktuei balioa gehitu dieten zerbitzuak arrakastaz eskaini dituzten saltokiei zuzendua, baina ez soilik teknologia-mailan, izan daiteke salmenta modu edo zerbitzu berrien bidez, salmenta puntuan egokitzapenak eginez...
- KOMERTZIO BERRITZAILEA SARIA. Udalerriko enpresa-parkea dinamizatzearekin lotuta dauden saltokiei zuzendua, hain zuzen hainbat jarduera eta programatan parte hartuz edo lankidetzan jardunez: KaiShop, GetxoAktibaTU!, Gabonetako kanpainak, Getxo Bono eta Izakinen Merkatua, elkarteek antolatutako dinamizazio-kanpainak eta tokiko erosketa sustatzeko banakako kanpainak, aholkularitza-programak...
- GETXOREN ARIMA. Eguneroko kontsumorako hurbileko saltokiei dago zuzenduta, beren ezarpenagatik eta beren identitateagatik funtzio soziala betetzen dutenei, arra-zoia edozein dela: zerbitzu bokazioa, berezitasuna (bertako artistak hartzen dituzte-lako, artisau-produktuetarako edo artisten txokoren bat dutelako...), bezeroei arreta emateko duten modua eta Getxoko ikur izatea.
Hautagaitzak aurkeztea
Hautagaitzak aurkezteko, Udalaren webgunean gaitutako formularioa bete beharko da, eta negozio parte-hartzailea zein kategoriatan aurkezten den adierazi beharko da, ahalik eta argien bere merituak adierazten. Establezimenduaren hautagaitza justifikatzen duen beste edozein azalpen eta informazio ere gehitu ahal izango da. Hautagai-formulario bakoitzean kategoria bakar batera aurkeztu ahal izango da. Negozio bat kategoria batean baino gehiagotan propo-satu nahi izanez gero, edo pertsona batek negozio baterako baino gehiagorako hautagaitzak aurkeztu nahi izanez gero, aldi bakoitzean beste inprimaki bat bete beharko du.
Epaimahai kualifikatu batek aztertuko ditu proposamen guztiak, eta saridunak hautatzeaz ar-duratuko da. Sariak otsailean egingo den banaketa-ekitaldian jakinaraziko dira.