2026/11/3
Azaroaren 13an Neskwalking egingo dugu: Getxon barrena egingo dugun ibilbide partekatua, emakume ekintzaileak, tokiko proiektuak eta gure arteko konexioak erdigunean jartzeko.
Ez da ibilaldi bat bakarrik. Sare bat da martxan.
Bidean, emakumeek gidatutako negozioak ezagutuko ditugu, haien espazioetan sartuko gara eta lehen eskutik entzungo ditugu beren ibilbideak: nola hasi ziren, zein erronkari egin dioten aurre eta zer ikasi duten bidean.
Gainera, Getxoko emakumeen historia eta topaguneak ere ekarriko ditugu ibilbidera.
Ezagutu. Partekatu. Konektatu. Eta, agian, hurrengo lankidetza ere hortik sortuko da.
Data: Azaroak 13
Ordutegia: 10:00-14:00
Irteera: Getxolan
Amaiera: Gurari Etxea
Sarenesk programaren urteko azken jarduera da, Getxolanen proiektua, EmakumeEkinekin batera garatua.