2026/10/14
Enpresa bat eskualdatzea ondare-multzo bat saltzea baino haratago doa: urtez urte eraiki duzun guztiaren balioa eskualdatu ahal izatea da. Tokiko enpresa-sareari jarraipena emateko helburua du «Nola prestatu zure negozioaren eskualdaketa edo erreleboa: Ez itxi, eskualdatu» tailerrak.
Zergatik etorri beharko zenuke prestakuntzara?
Negozioa eskualdatzea ez da inprobisatu daitekeen afera, ondo planifikatu behar den prozesu estrategikoa baizik. Prestakuntza saioan enpresa-proiektuei jarraipena emateko kontuan izan behar diren funtsezko zenbait gai landuko dira. Gainera, gai horiek —hala nola kudeaketa emozionala eta finantza-analisia— maila berean jartzea lortuko da.
Nori zuzenduta dago eta zergatik etorri beharko zenuke?
Tailerra ostalaritza-establezimenduetako, negozioetako eta saltokietako profesionalei eta kudeatzaileei zuzenduta dago.
Negozioa edo establezimendua eskualdatzea ez da inprobisatu daitekeen afera, ondo planifikatu behar den prozesu estrategikoa baizik. Prestakuntza saioan proiektuari jarraipena emateko kontuan izan behar diren funtsezko zenbait gai landuko dira. Gainera, gai horiek —hala nola kudeaketa emozionala eta finantza-analisia— maila berean jartzea lortuko da.
Helburu nagusiak
Tailerraren edukia
- Definizioa eta kontzeptu gakoa (zertan datzan eskualdatzea).
- Legearen, ekonomiaren eta eragiketen arloan dituen ondorioak.
- Giza faktoreen kudeaketa: emozionaletik arrazionalera, eta alderantziz.
3. Nola prestatu enpresa-eskualdaketa: Negozioa erakargarria eta eskualdagarria egiteko urrats praktikoak.
4. Ondorioak: Eskualdatzea ondo egiteko ideia gakoen laburpena.
5. Ekintza plana: Ondorengotzaren ibilbide-orria lantzen hasteko jarraibideak.
Ekitaldiari buruzko informazioa eta izen-ematea
Data: Urriak 22
Ordutegia: 14:30etik 16:30era
Lekua: Getxo Elkartegia
Nola eman izena?
Parte hartu nahi dutenek bitarteko hauek erabili ditzakete izena emateko:
Helbide elektronikoa: Bidali mezua getxopro@getxo.eus helbidera.
Telefono-zenbakia: Deitu 94 466 01 40 zenbakira.
Web formularioa: Izena emateko formulario ofizialaren bidez.
Ez utzi zure negozioa desagertzen, jarraipena emateko aukera duzunean! Planifikatu belaunaldiarteko erreleboa garaiz, eta bermatu zure proiektuaren etorkizuna.