Ondarearen Europako Jardunaldiek, “Gure eskuetan: biziberritu, babestu eta barneratu” lelopean, Getxon doako 19 jarduera eskainiko dituzte
2026/9/22
Urriaren 3tik 31ra, Getxok Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du berriro.Jardunaldi horietan, “Gure eskuetan: biziberritu, babestu eta barneratu” goiburuaz, doako 19 jarduera aurkeztuko dira, besteak beste, jende guztiarentzako ibilbideak, bisitak, tailerrak eta hitzaldiak.
Elisabete Basañez Turismo zinegotziak adierazi duenez, “programatutako jarduerei esker,udalerriko ondare naturala, historikoa, arkitektonikoa, industriala eta immateriala deskubritu ahal izango da, eta haren nortasunaren parte diren istorioetara eta tradizioetara hurbildu. Gure helburua ez da soilik erakustea, baizik eta bere balioari buruzko begirada kontzienteagoa ematea eta hori ezagutzearen, baloratzearen eta zaintzearen garrantziaz ntsibilizatzea”.
Programatutako jarduerak lau arlo handitan banatzen dira:
- “Toponimia eta auzo historikoen bilakaera”. Getxoko historia zeharkatzeko aukera emango dute, auzoen eraldaketatik bizirik iraun duten izenen bidez. Atal honek proposatzen du ezagutzea nola sortu eta garatu ziren, besteak beste, zenbait gune:Andra Mari, Neguri, Algortako Portu Zaharra eta Areeta, udalerriaren nortasuna ulertzen laguntzen duten antzinako paisaiak, bizimoduak eta elementuak berreskuratuz.
- “Ondare naturala, geologikoa eta industriala”. Getxoko kostaldeak, hezeguneek eta beste naturgune batzuek iraganeko aztarna ugari gordetzen dituzte. Bloke honetako jarduerek publikoa hurbiltzen dute udalerriko geologiara, iodibertsitateraeta memoria industrialera, eta, aldi berean, ingurune horien hauskortasunean eta haiek kontserbatu eta berreskuratzeko beharrezkoak diren jardueretan jartzen dute arreta.
- “Abra, Punta Begoñako Galeriak eta etorkizun teknologikoa”. Punta Begoñako Galeriak jardunaldi hauetako agertoki handienetakoak bihurtzen dira, monumentuondarearen kontserbazioak planteatzen dituen erronkak ezagutzeko. Atal honekhistoria, arkitektura eta teknologia berriak uztartzen ditu, eraikinaren ikerketa- eta zaharberritze-lanak erakusteko, lekuari lotutako kontakizun batzuk berreskuratzeko eta ondarea dokumentatzeko eta zaintzeko tresna berriak aztertzeko.
- “Memoria soziala, debozioa eta zaporeak arriskuan”. Ondarea oroitzapenen,tradizioen eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzen bidez ere kontserbatzen da. Atal honek ahozko memoria, itsas eta erlijio tradizioak, gastronomia,hileta-ondarea eta irisgarritasuna balioesten ditu, eta hainbat modu erakusten ditu Getxoko eguneroko historiaren eta historia sozialaren parte den ondarea babesteko.
Proposamen gehienek edukiera mugatua dutenez, gomendatzen da jarduera bakoitzariburuzko informazioa kontsultatzea eta izen-ematea adierazitako telefono edo mezu elektronikoen bidez egitea.
Informazio gehiago