2026/11/6
Datorren azaroaren 19an Getxo MEETING saio berezia egingo dugu Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta. Enpresa propioa duen pertsona oro gerturatu daiteke.
Topaketan gertuko esperientziak entzungo ditugu, eta haietatik ikasiko dugu. Bertan partekatuko dituzte beren bideak eta ikaskuntzak Getxo MEETING sarera lotuta dauden emakume ekintzaileek: nola egituratu dituzten beren proiektuak, zein erabakik lagundu dieten aurrera egiten, zein ikaskuntza erabili dituzten eta zein izan diren bide horretan izan dituzten euskarriak.
Proiektu bakoitzak istorio bat du.
Saioan zehar istorio horiek partekatzeko aukera eman nahi dugu, baliagarriak baitira haiengandik ikasteko, begirada zabaltzeko eta enpresen eta ekintzaileen komunitatea indartzeko.
Esperientzia errealetatik abiatuta ikastea
Getxo MEETING saio honetan askotariko ibilbide ekintzaileak ezagutuko ditugu, eta bizi izan dituztenek kontatuko dizkigute.
Kontatuko digute zerk bultzatu zituzten euren proiektuak abian jartzera, nola hartzen dituzten erabaki garrantzitsuak, zer baliabide diren erabilgarriak prozesuan zehar eta zer ikasi duten atzera begiratzean.
Gertuko esperientziak entzuteak laguntzen digu geure burua haietan islatuta ikusten, ideia berriak hartzen eta gure proiektuetarako aukera berriak eskuratzen. Batzuetan besteen istorioek laguntzen digute gurea ulertzen. Beste batzuetan erabaki bat hartzen, lehentasunak argi izaten edo gure ibilbidea aintzat hartzen laguntzen digute.
Hau landuko dugu:
Hiru alderdi sakonduko ditugu:
Hauek lortuko dituzu:
Zure interesekoa izango da:
Entzuteko, aitortzeko eta ospatzeko topaketa
Data: Azaroak 19
Ordutegia: 14:30 -16:30
Tokia: Getxo Elkartegia
Getxo MEETING saioak hamabost egunean behin egiten diren topaketak dira. Bertan, ekintzaileek eta enpresek esperientziak partekatu, elkarrekin hausnartu eta ikaskuntza baliagarriak eskuratzen dituzte beren eguneroko proiektuetan erabiltzeko.
Eman izena, lekua bete arte:
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak