2026/7/14
(Adi: Saio hau Tiki Tokin, Faduran, egingo da)
Uda ostean, ekintzaile eta enpresentzako itzulera oso baliagarria izango dute Getxo MEETING saioek: Nola saihestu eta kudeatu egoera zailak bezeroekin?
Negozio guztien egunerokoan eman litezke elkarrizketa deserosoak, kontrako argudioak, desadostasunak, aurrekontuei buruzko zalantzak, irismen-aldaketak, eskaera zalantzagarriak edo mugak jartzea zaila den egoerak. Batzuetan zaila da egoera horiek sortzea saihestea, baina posible da modu argian, eta lasaitasun eta segurtasun gehiagorekin kudeatzeko prestatzea.
Saio honetan ikasiko dugu egoera horiek korapilatu aurretik lantzen; kontrako argudioei erantzuten, gure lanaren balioa ahaztu gabe negoziatzen, eta bezeroarekin dugun harremana zaintzen, gure mugak alde batera utzi gabe.
Saltzea, negoziatzea eta mugak jartzea:
Askotan uste dugu salmenta bezeroak eskuratzeko edo proposamen bat ixteko unea besterik ez dela. Baina merkataritza-harremana harago doa: itxaropenak doitzen direnean, baldintzak zehazten direnean, zalantzak argitzen direnean edo proiektuaren zati bat berriz negoziatzen denean.
Horregatik, egoera zailak kudeatzen jakitea ere bezeroekiko harremanaren parte da. Kontua ez da beti erantzun perfektua izatea; ikasi behar dugu hobeto entzuten, argiago komunikatzen eta lankidetzak aurrera egin dezan funtsezkoak izan daitezkeen elkarrizketak eramaten.
Topaketan zehar benetako egoerak eta adibide praktikoak landuko ditugu. Identifikatuko dugu zer egiten dugun, zer hobetu dezakegun eta zein tresna erabili ditzakegun egoera horiei segurtasun gehiagorekin aurre egiteko.
Hau landuko dugu:
Hiru alderdi sakonduko ditugu:
Hauek lortuko dituzu:
Zure interesekoa izango da:
Helburu argiekin itzultzeko saioa:
Iraila momentu ona da berriro martxan jarri eta sakonago aztertzeko gure bezeroekin dugun harreman-mota.
Getxo MEETING saio honetan negozioko eguneroko egoerak berrikusiko ditugu haien bitartez ikasteko eta erantzun hobeak eman ahal izateko. Izan ere, elkarrizketa zailak ondo kudeatzen ikasten badugu, ahultzen ari diren harremanak sendotu eta lankidetza antolatu eta iraunkor bihur ditzakegu.
Data: Irailak 17
Ordutegia: 14:30 – 16:30
Lekua: Tiki Toki, Fadura
Getxo MEETING saioak hamabost egunean behin egiten diren topaketak dira. Bertan, ekintzaileek eta enpresek esperientziak partekatu, elkarrengandik ikasi eta tresna baliagarriak eskuratzen dituzte beren negozioetan erabiltzeko.
Eman izena, lekua bete arte:
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua